Gizartea -

Minbizia

Gaixo onkologikoentzako janari-gida argitaratu du EHUk

Gidaren helburua patologia hori zertan datzan argi eta garbi azaltzea da, baita gaixotasunak elikaduran eragiten dituen arazo eta nutrizio-aldaketak argitzea ere.

Foto: pexels.com
Una bandeja con un planto y diferentes alimentos
Foto: pexels.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaixo onkologikoentzako eta horien senideentzako, zein osasun zientzietako profesionalentzako eta ikasleentzako janari-gida bat argitaratu du EHUk.

Gidaren helburua patologia hori zertan datzan argi eta garbi azaltzea da, baita gaixotasunak elikaduran eragiten dituen arazo eta nutrizio-aldaketak argitzea ere.

"Elikadura gida gaixo onkologikoarentzat" lanean Itziar Eseberri, Ana Gracia, Maria Puy Portillo eta Leixuri Aguirrek parte hartu dute, nutrizioan eta obesitatean adituak diren EHUko Farmazia eta Elikagaien Saileko ikertzaileak.

Elikadurak garrantzi handia dauka minbizian, gaixo askok 'minbizi-kakexia sindromea' (desnutrizio larria eta sendatzeko oso zaila) garatu baitezakete.

Gaixoek aldaketa metaboliko handiak jasaten dituzte, eta horrek elikadura egokia hartzeko arazoak ekartzen dizkie; esaterako, gosegarria galtzea, anomaliak dastamen eta usaimenean edo irensteko arazoak. Gainera, minbiziari aurre egiteko terapiek arazo horiek guztiak larriagotzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Minbizia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Medikuntza albisteak Zientziaren hedapena Elikagaiak gaur albisteak