Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute, Barakaldoko metroan emakume bati eraso sexista egiteagatik

Eskailerak jaisten ari zela, gizon bat atzetik hurbildu zaio, eta gerria inguratu dio. Emakumea askatu egin da, baina gizonezkoak horren kontra egin du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du emakumezko bati eraso sexista egiteagatik, Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez.

Erasoa Barakaldoko metroaren sarreran jazo da, Foruen Plazan, goizaldeko 04:00ak aldera. Emakumezkoa eskailerak jaisten ari zela, gizona atzetik hurbildu zaio eta besoarekin gerria inguratu. Emakumea askatu egin da, baina gizonezkoak horren kontra egin du. Orduan, emakumezkoaren bikotekidea heldu da, eta erasoa geldiarazi du.

Barakaldoko Udaltzaingoaren patruila bat gerturatu da, eta ustezko erasotzailea atxilotu du.

Gizon batek adin txikiko alabari egindako sexu-abusuak gaitzesteko, igande honetan Barakaldon egin duten elkarretaratzean jakitera eman dute eraso berri hori, eta Barakaldoko Bozeramaileen Batzarrak adierazpen instituzionala onartu du jazotakoa ere errefusatzeko.

----------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak