Gizartea -

Abusuak adingabeei

Sexu abusuetako biktimen lekukotza entzuteko batzorde bat sortuko du Legebiltzarrak

Adingabeei egindako sexu abusuei aurrea hartzea eta biktimengan utzi dituzten ondorioak erreparatzea izango du helburu.

Giza Eskubideen Batzordea. Argazkia: Eusko Legebiltzarra.
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordea.
Giza Eskubideen Batzordea. Argazkia: Eusko Legebiltzarra.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabeei egindako sexu abusuen biktimen eta adituen lekukoa izango duen batzorde txostengile bat sortzea onartu du Eusko Legebiltzarrak, horiei aurre hartzeko ikerketa bat egiteko eta ume eta nerabeengan utzitako ondorioak erreparatzeko mekanismoak identifikatzeko.

Giza Eskubideetako Batzordearen barruan osatuko da. EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen ekimena izan da. Azkenean, testu zabalago bat adostu dute EAJ eta PSE-EErekin, eta PPk ere babestu du.

60, 80 eta 90ko hamarkadan sexu abusuetako biktimak izan zirenek gonbidatuen tribunatik jarraituko dute eztabaida. Azken hilabeteetan, umetan eta nerabezaroan jasotako abusuak salatu dituzte. Onartutako testuak erreparazioa lortzea du helburu.

Legebiltzarreko batzorde berriak beren kontakizunak eta beren "egia" jasoko du, baita adituen eta tartean dauden beste pertsonen iritziak ere.

Adierazpen horien ostean, eta sei hilabeteko epean, prebentzioa, detekzio goiztiarra, babesa eta kaltetuen erreparazioaren aldeko elementuak bilatuko ditu batzordeak. Gainera, berriz errepikatuko ez diren bermeak ere bilatuko ditu.

Abusu horien inguruko memoria eraikitzearen alde egingo du ikerketa horrek. Testuak dioenez, "orain dela urte gutxira arte eremu pribatuko arazo zehaztzat hartzen ziren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Sexu erasoak