Gizartea -

Indarkeria matxista

La Manadako zigortuek egun batzuk soilik emango dituzte Sevilla I espetxean

Behin betiko zigorra betetzeko beste kartzela batera eramango dituzte. La Manadako kideek kartzela aukeratzea dute, Sevillan errotuta daudelako.

La Manadako kideak Sevilla I espetxera eraman zitun furgoneta. Argazkia: EFE/Pepo Herrera
La Manadako kideak Sevilla I espetxera eraman zitun furgoneta.
La Manadako kideak Sevilla I espetxera eraman zitun furgoneta. Argazkia: EFE/Pepo Herrera

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Manadako bost kideek egun batzuk soilik emango dituzte Sevilla I espetxean. Ostiralean eraman zituzten bertara, Andaluziako hiriburuko polizia-etxe nagusitik; izan ere, kartzela hori zigor laburrak bete behar dituzten presoentzako da.

Espetxe Zuzendaritzako iturriek azaldu dutenez, behin betiko zigorra betetzeko beste kartzela batera eramango dituzte. La Manadako kideek kartzela aukeratzea dute, Sevillan errotuta daudelako. Horrela, Moron de la Fronterako (Sevilla) Sevilla II kartzelara edo Huelvako espetxera eraman ditzakete.

Ostiralean Sevilla I espetxean sartu zituzten, kartzelako zuzendariak harrera egin ondoren. Horietako bi, Antonio Jesus Cabezuelo eta Antonio Manuel Guerrero, Estatuko Segurtasun Indarretako kideentzako modulu batean sartu dituzte, eta beste hirurak, Jose Angel Prenda, Angel Boza eta Jesus Escudero espetxeko ziega arruntetara eraman dituzte.

Nafarroako Lurralde-auzitegiak atxilotzeko eta espetxeratzeko agindua eman zuen ostiralean, bortxaketa egotzita Auzitegi Gorenak 15 urteko kartzela-zigorra ezarri ondoren. Espainiako Poliziak berehala atxilotu zituen.

Zigortuak etxean ziren atxiloketaren zain, Angel Boza salbu; bere burua entregatu baitzuen Sevillako polizia-etxe nagusian.

Espetxe-zigorra 9 urtetik 15 urtera igo zuen Gorenak aho batez, 2016ko sanferminetan gertatutakoa bortxaketa delitua izan zela ebatzi eta sexu-abusua baztertu ondoren, aurreko auzitegiek egin ez bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Indarkeria matxista Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa ‘La Manada’ auzia