Gizartea -

Violencia de género

Bilbon emakume bat bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak, epailearen aurrean

Iturribide kalean gertatu zen erasoa astelehen goizaldean. Dirudienez, ustez erasoan parte hartu zuen laugarren pertsona baten bila dabil ertzaintza.

Iturribide kalean egin zuten bortxaketa. EiTB
Iturribide kalean egin zuten bortxaketa. EiTB
Iturribide kalean egin zuten bortxaketa. EiTB

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Alde Zaharrean, astelehen gauerdian, 17 urteko neska bat taldean bortxatzeagatik atxilotutako hiru gizonak epailearen aurrera eraman dituzte. Oraindik, baina, laugarren pertsona baten bila ari dira, ustez erasoan parte hartu zuelako, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.

Bortxaketa Iturribide kalean gertatu zen. Antza denez, emakumea kalean harrapatu eta lonja batera sartu zuten. Han, sexu erasoa jasan zuen gazteak.

Ordu batzuk geroago, 18 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten, eta gaur bertan hirugarren pertsona bat atxiki dute. Ertzain-etxean goiza igaro ondoren, Bilboko Justizia Jauregira eraman dituzte hirurak aurki epailearen aurrean deklaratuko dutelako.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak