Gizartea -

Indarkeria matxista

Adingabe bat auzipetu dute Gasteizen beste bati sexu erasoa egiteagatik

Alde Zaharreko taberna bateko komunetan ukituak egitea leporatu diote. Orain Adingabeen Fiskaltzari dagokio gertakariak kalifikatzea.

Gasteizko Alde Zaharreko taberna batean izan zen erasoa. Argazkia: EiTB.
Alde Zaharra, Gasteiz
Gasteizko Alde Zaharreko taberna batean izan zen erasoa. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe bat auzipetu dute Gasteizen sexu abusu delitua egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez. Biktimak —hori ere adingabea— salaketa jarri du Arabako hiriburuko taberna batean pairatutako sexu erasoagatik.

Iturrion arabera, mutilak ukituak egin zizkion neskatoari Alde Zaharreko taberna bateko komunetan, uztailaren 7ko gauean.

Ustezko egilea auzipetu dute, baina ez dago atxilotuta, adingabea baita. Orain Adin Txikikoen Fiskaltzari dagokio gertakariak kalifikatzea.

_____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Umeak Tabernak Sexu erasoak