Gizartea -
Manifestazioa
Ostalarien protesta Madrilen, Tabakoaren Aurkako Legearen kontra
Mila lagun baino gehiago Cibeles plazatik abiatu dira; manifestazioan ostalarien sektoreak, bingoenak, dantzalekuenak eta gaueko aisian lan egiten dutenak parte hartu dute; EAEkoak ere joan dira.
Erredakzioa
Ostalarien sektoreak, bingoenak, dantzalekuenak eta gaueko aisian lan egiten duenak gaur arratsaldean manifestazioa egin du Madrilen Tabakoaren Aurkako Legearen kontra, "inplikatutako sektore guztiengan izaten ari den ondorio beldurgarriak" salatzeko, Espainiako Ostalarien eta Sukaldarien Federazioak (FEHR) azaldu duenez.
Manifestazioa 17:00etan hasi da Cibeles enparantzatik eta hainbat kale zeharkatuta, Puerta del Solen amaitu da. Han, Jose Maria Rubio Ostalarien Federazioko presidenteak eta beste sektore batzuetako ordezkariek manifestu bat irakurri dute.
Tabakoaren legearen aurka eta jai giroan irten dira kalera Madrilen Estatu osotik etorritako ostalari eta jokoaren sektorearen ordezkariak. Baita Euskal Herritik etorritakoak ere.Urtarrilean legea indarrean sartu zenetik salmentak jaitsi direla diote, bezeroak galdu dituztela eta ondorioz jende asko lanik gabe gelditu dela.********* kortetabakoaren alde ez daudela diote, baizik eta inposaketaren eta eskubideen urraketaren aurka.****** korteGobernuari exigitu diote legea bertan behera uztea eta erretzea baimentzen duen araudi berria egitea.
Ostalariek duela aste batzuk Herriaren Defendatzaileari 600.000 sinadura eman zizkioten, Gobernuari eta talde parlamentarioei Tabakoaren Aurkako Legea ez aplikatzeko eskatuz.
Urteko lehen hiru hilabeteetan, Espainiako jatetxeek eta tabernek 53.200 langile galdu dituzte, denbora tarte horretan Espainian galdu diren lanpostuen % 21, hain zuzen ere, Estatistika Instituto Nazionalak emandako datuen arabera.
Ostalarien eta Sukaldarien Federazioak esan du ostatuetan lanak % 15 egin duela gora lehen hiru hilabeteetan, atzerriko turismoak mediterraneoko herrialdeetako krisia dela eta izan duen "gorakadaren" ondorioz. Datu horiek kontuan izanda, taberna eta jatetxeetan lana % 5,1 jaistea "oraindik larriagoa" dela esan dute, Tabakoaren Aurkako Legeak agerian uzten baitu bertan behera gelditzen zaiela "hazteko edozein itxaropen".
Datu ofizialak
Tabakismoaren Prebentziorako Batzorde Nazionalaren hitzetan, tabakoaren aurkako legeak ez du eragin negatiborik izan ostalaritzan, Gizarte Segurantzako langileen afiliazio eta Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera.
"Azken bi urteotako datuekin alderatuta, legeak ez du ostalaritzako negozioen garapenean okerragotzerik edo inflexiorik ekarri, ez fakturazioan ezta enpleguan".