Gizartea -

2019KO SANFERMINAK

4.000 euroko zigorra, bi entzierrotan zezenari adarretik heltzeagatik

Valentziako gazte bati bi zigor jarri dizkiote, uztailaren 10 eta 12ko entzierroetan ordenantza ez betetzeagatik. Zezenari adarretik eutsi zion 26 urteko gazteak.

2019ko uztailaren 10eko sanferminetako entzierroa. Argazkia: EFE.
2019ko uztailaren 10eko sanferminetako entzierroa.
2019ko uztailaren 10eko sanferminetako entzierroa. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK|ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko Valentziako gazte bati 4.000 euroko zigorra jarri diote entzierroen ordenantza bi egunetan ez betetzeagatik. Zezenari adarretik edo bizkarretik heldu zion gazteak. Jokabide hori debekatuta dago sanferminetako entzierroetan.

Hori dela eta, uztailaren 10ean zezena adarretik eusteagatik, 1.000 euroko zigorra ezarri zioten; bi egun geroago, uztailaren 12an, jokabidea errepikatzeagatik, 3.000 eurokoa.

Gaztea larunbatean identifikatu dute, egun horretako entzierroan parte hartu baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gaurko albisteak Nafarroan Sanferminak Iruñean Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jai egitaraua: San Fermin Sanferminetako entzierroa Animaliak azken ordukoa