Gizartea -

Lurrikara Murtzian

Lorcan aztertutako eraikinen ia % 60 'bizitzeko egokia' da

Carme Chacón Defentsa ministroaren arabera, Lorcan "egiteko asko dago" eta premiazkoena biztanleei babesa, egonlekua eta elikagaiak ematea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lorcako hiriguneko erakininen % 57,76 (2.765etik 1.567) ''bizitzeko egokiak'' direla erabaki dute teknikariek bart lurrikarek sortutako kalteen azterketa amaituta. Eraikin gehienak etxebizitzak dira.

Guztira, arkitektoek eta aparejadoreek osatutako 26 taldeek 48 ordu eman dituzte hiria aztertzen eta 791 eraikin (% 28,61) horiz markatu dituzte; hau da, bertan berriro bizi baino lehen zenbait konponketa egin behar dira. Etxebizitza horietan, denbora laburrean bakarrik sartu daiteke.

Gainontzeko % 13,63a (377 eraikin) gorriz markatu dute, eta ondorioz bizilagunek ezin dute inola ere bertara sartu.

Udaleko iturrien arabera, teknikariak horiz markatutako eraikinak eta etxebizitzak idartzen ari dira lehen bait lehen berdez markatu ahal izateko (bizitzeko egokiak).

Chacon: ''Egiteko asko dago''

Carme Chacon Defentsa ministroaren arabera, Lorcan "egiteko asko dago" eta premiazkoena biztanleei babesa, egonlekua eta elikagaiak ematea dela gaineratu du. Helburu nagusia "normaltasuna" lehen bait lehen berreskuratzea da, eta horretarako Murtziaren "esanetara" daude.

Hori dela eta, Armada Lorcan egongo da "beharrezkoa den arte".

Ia 8.000 dei 112ra

Murtziako larrialdietarako telefonoaren langileek 7.818 dei jaso dituzten apirilaren 11, asteazkena, eta 12a, osteguna, bitartean. Bertako Gobernuak komunikatu batean jakitera emandakoaren arabera, kopuru hori 112aren ohiko deien kopuruaren bikoitza da.

Dei gehienak, 359, asteazkenean izan ziren, 20:00ak eta 21:00ak artean. Bestelde, dei gutxien, 20, ostegunean jaso zituzten, 03:00ak eta 04:00ak artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea