Gizartea -

Bilbo

Aste Nagusiko pregoiak 'transexualitatearen errealitatea' erakutsiko du

Bea Sever Naizen elkartearen bozemailea izango da pregoilari. Bilbo transexualitatearen aldeko mezu horren bozgorailu izatea 'oso adierazgarria' dela uste du.

Sever y Nuñez, durante la presentación oficial. Foto: EFE
Sever y Nuñez, durante la presentación oficial.
Sever y Nuñez, durante la presentación oficial. Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bea Sever Bilboko Aste Nagusiko aurtengo pregoilariak iragarri duenez, jaien txupinazoan "transexualitatearen errealitatea" erakusten saiatuko da pregoian.

Bilboko Udalak uztailean iragarri zuen nortzuk izango ziren jaietako pregoilari eta txupinera, baina gaur aurkeztu ditu ofizialki. Sever Naizen Adingabe Transexualen Gurasoen Euskal Herriko Elkarteko bozeramailea da. Bestetik, Itsasne Nuñez Pa... Ya! konpartsako kidea izango da txupinera.

Severrek nabarmendu duenez, aurreko urteko pregoiek "oso maila altua" utzi dute, baina saiatuko da mezu argi bat helarazten: transexualitatearen errealitatea zein den. Aitortu du, dena den, "zaila" izan daitekeela "jai giroan" halako mezuak ematea.

"Transexualitatearen errealitateak aukera ematen digu bakoitza benetan dena izateko eta aniztasuna balioan jartzeko", adierazi du.

Severren hitzetan, Bilbo transexualitatearen aldeko mezu horren bozgorailu izatea "oso adierazgarria" da, "bilbotarrak aniztasunean bizitzeko bidean dauden seinale".

Bestalde, Itsasne Nuñez txupinerak azaldu du unibertsitate garaitik dela Pa... Ya!-ko konpartsakide. "Ordudanik urte guztian gozatu ditut jaiak, modu dibertigarri eta parte hartzaile batean", adierazi du.

Itziar Urtasun Bilboko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak azpimarratu duenez, pregoilaria eta txupinera, biak, "emakumeak dira, Aste Nagusiaren historian hizki larriz idatzita geratuko diren bi emakume".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Aste Nagusiko kontzertuak Bilboko Aste Nagusiko egitaraua Aisia Umeak