Gizartea -

Indarkeria matxista

Sorosle bati Kontxako aldageletan egindako sexu eraso ahalegin bat ikertzen ari dira

Langilea laguntza eske irten da Donostiako hondartzako aldageletatik, ostiral arratsaldean, gizon bat sexu eraso bat egiten saiatu delako.

Kontxako hondartza. Irudia: EiTB
Kontxako hondartza.
Kontxako hondartza. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Kontxa hondartzako sorosle bati egindako sexu eraso ahalegin bat ikertzen ari da Ertzaintza. Erasoa ostiral arratsaldean izan da, emakumea aldageletan zegoenean, Udalaren eta Ertzaintzaren iturriek esan dutenez.

Segurtasun Sailaren iturrien arabera, Ertzaintzak dei bat jaso du Kontxako arkupeetan emakume bati sexu eraso bat egiten saiatu direla ohartaraziz, ostiralean, 14:20 inguruan. Momentuz, ez da atxiloketarik egin.

Donostiako Udalaren iturrien arabera, soroslea laguntza eske irten da aldageletatik, barruan gizon bat sexu eraso bat egiten saiatu delako.

Bestalde, kartzelara bidali dute Donostian izandako sexu eraso bat leporatuta ostegunean atxilotutako 39 urteko gizona.

__________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Aste Nagusia Donostia Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Kontxako hondartza Sexu erasoak