Gizartea -
Aste Nagusia
Balyk eta bere lagunek musikaz eta kolorez zipriztindu dituzte Bilboko kaleak
Euria egin duen arren, milaka bilbotar eta bisitari hurbildu dira ohikoa den ‘Balearen Desfilea’ ikustera. Urtero bezala, balea, olagarroa, bisigua, txangurroa eta txirla Plaza Biribiletik irten dira.
eitb.eus
Igande honetan euria egin duen arren, milaka bilbotar eta bisitari hurbildu dira Bilboko Aste Nagusian ohikoa den ‘Balearen Desfilea’ ikustera. Urtero bezala, balea, olagarroa, bisigua, txangurroa eta txirla Plaza Biribiletik irten dira desfilean, eta talaiako begiralea, arpoilariak, zenbait fanfarre eta animazio-talde izan dituzte lagun ibilbide osoan.
Ikuskizuna galdu nahi izan ez duten horietako ume askok, botak eta zirak jantzi dituzte euriari aurre egiteko. Gurasoek eta beste senide batzuek aterkiak zabalik izan dituzte, eta, askok, ibilbidea hasi baino ordubete lehenago hartu dute tokia, kalejira herrikoiaren xehetasunik ez galtzeko asmoz.
Musika izan dute denek lagun, bai eta hainbat artista eta animazio-ikuskizun. Troko Bloco perkusio-konpainia izan da desfilearen buruan, eta, Portukoak zamaketarien konpartsak, jai-giroko elementuz betetako poltsak banatu ditu, haurrek balearen ibilbide osoa kolorez eta konfetiz bete ahal izan dezaten. Halaber, arpoilariak eta talaiaria, ikusleekin elkarreraginez, balearen bila ibili dira arratsalde guztia.
Une horretan agertu dira dira Balea, ura jaurtitzen duen 12 metroko luzera eta 5 metroko diametroa duen puzgarri handia; Olagarroa, erroetatik konfiteak botatzen dituen 6 metroko altuera eta 13 metroko diametroa duen pertsonaia; Txangurroa, ur lainoztatu botatzen duen 10 metro luze eta 8 metro zabaleko puzgarria; Bisigua, ahotik kea eta zakatzetatik arroza botatzen duen 5 metro luze eta 2 metro altuko puzgarria; eta Txirla, bidean konfetiak botaz publikoarekin elkarreragiten duen 6,5 metroko luzera eta 6 metroko diametroa duen puzgarria.
Berrikuntza gisa, ekaitz izugarri baten ostean sortutako otso itxurako eskultura erraldoi bat agertu da, gure planetan sortzen ditugun hondakinen kudeaketa ikusarazi nahi duen jatorri zeltako istorio bat kontatzeko.
Halaber, txotxongilo erraldoiek itsas zola erraldoi baten itxurako paisaia batean bizi diren itsasoko animaliak irudikatu dituzte, ikusleak irudimenezko ozeano batean murgilduz. Gainera, Atlantida taldeak aireko piezak erabili ditu. Marmoka bat, arrain abisala eta itsas-suge bat ikusi ahal izan dira, denak Nautilus urpekari erraldoian Bilbora iritsi den Nemo kapitainaren aginduetara.
Broken Brothers Brass Bands, Tarumba perkusio-konpainia eta Rolling Vibes Collective taldeek kultura ezberdinak uztartu dituzte ibilbide osoan, haien koreografia eta abesti biziekin.
Balearen desfilearen ostean, Bilboko Udalaren garbiketa-taldea joan da, hondakinak kentzeko eta Kale Nagusia eta inguruak berehala garbi uzteko.
Ekitaldi hau, batez ere familientzat zuzenduta dago. 19:00etan Plaza Biribiletik abiatu da, eta Kale Nagusian zehar ibili da, Aste Nagusiko lehen igandean.