Gizartea -
Suteak
Hiru suteetatik bat itzali dute Kanaria Handian
Kanarietako Gobernuko Larrialdi zerbitzuek adierazi dutenez, abuztuaren 10ean Artenaran piztutako sutea guztiz itzaltzea lortu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kanarietako Gobernuko Larrialdi zerbitzuek adierazi dutenez, abuztuaren 10ean Artenaran (Kanaria Handiak) piztutako sutea itzali dute. 1.500 hektareak su hartu zuten sute honetan.
Artenarako sutea, hiru suteetatik lehena da. Sute hau soilik dago guztiz kontrolpean eta itzalita.
Sute piztu eta ordu gutxira atxilotu zuen Guardia Zibilak sutearen usteko egilea, Telde herriko 55 urteko gizona. Sutea, gizona soldadura lanak egiten zebiltzala piztu zen. Atxilotuak kartzelaratzea sahiestu du 25.000 euroko finantza ordainduta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea