Gizartea -

Eraso matxista

Emakume bati sexu eraso bat egiten saiatu da gazte bat, Barakaldon

Larunbat gauean izan da erasoa. Borroka baten ostean, erasotzaileak ibairantz bota du emakumea, aldapa txiki batetik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gizon bat atxilotu dute, Barakaldon (Bizkaia) emakume bati sexu eraso bat egiten ahalegintzea leporatuta, Segurtasun Sailaren iturrien arabera.

Larunbatean, 22:20ean, biktimari gerturatu zaio gizona, Carrefour eta Dia merkataritza zentroak lotzen dituen biribilguneko zubian. Gizona sexu eraso bat egiten saiatu da, baina ez du lortu.

Borroka txiki baten ostean, erasotzaileak ibairantz bultzatu du emakumea, eta aldapa txiki batetik jausi da. Gizona ere erori da, baina korrika eginez ihes egitea lortu du azkenean.

Ertzaintzak ikerketa hasi du, eta ustezko erasotzailea atxilotu du, igande arratsaldean Trapagaranen.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak