Gizartea -

Metro Bilbao

Neguko ordutegian sartuko da astelehenean Bilboko metroa

Ostiral gauetako zerbitzua irail osoan mantenduko da. Maiztasunak 5 minutukoak izango dira berriz puntako orduetan.

Bilboko metroa. Irudia: EiTB
Bilboko metroa.
Bilboko metroa. Irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ohiko maiztasunak itzuliko dira Bilboko metrora irailaren 2tik aurrera, astelehena, neguko ordutegiarekin batera.

Astelehenetik ostiralera puntako orduetan, 7:00etatik 9:30etara, maiztasuna 5 minutukoa izango da 1. linean, Etxebarri eta Bidezabal artean, eta 2. linean, Basauri eta Kabiezes artean. 15:30ak arte, 6 minuturo ibiliko dira metroak.

Larunbatez gain, ostiraletan ere gaueko zerbitzua izango da irail osoan zehar. Ostiral gauetako zerbitzua, beraz, irailaren 27ra arte egongo da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauri Getxo Portugalete Santurtzi Sestao Sopela Bizkaia Barakaldo Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Plentzia Albisteak Etxebarri Berango Urduliz Garraio publikoa