Gizartea -

Gabonetako Loteria

Hego Euskal Herriak 191 milioi jokatu ditu, baina zozketak apenas 14 itzuli ditu

Hirugarren sariak, 00.750 zenbakiak, diru kopururik esanguratsuena utzi du, 7,3 milioi euro; 2,3 milioi euro EAEn eta 5 baino gehiago Nafarroan.

Iruñeko 10. Administrazioko langileak eta jabeak. Argazkia: EFE/Iñaki Porto
Iruñeko 10. Administrazioko langileak eta jabeak. Argazkia: EFE/Iñaki Porto
EAEk ez du zorte handirik izan Gabonetako Loteriaren zozketan

2:39

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako herritarrek 191.583.020 euro xahutu dituzte aurten Gabonetako Loterian, baina igande honetan egindako zozketak 13,9 milioi euro soilik utzi ditu, huskeria. Sari potoloak eta bigarren sariak ez dute dirurik utzi.

Bizkaiak 96.795.740 euro gastatu ditu, bizkaitar bakoitzak batez beste 84,20 euro; Gipuzkoak 42.639.000 euro, gipuzkoar bakoitzak 59,16 euro; Nafarroak 35.346.460 euro, 54,58 euro nafar bakoitzak eta Arabak 16.810.820 euro, arabar bakoitzak 51,12 euro batez beste.

00750 zenbakiari egokitu zaio hirugarren saria. 500.000 euro banatu ditu serie bakoitzean (50.000 euro dezimo bakoitzeko). Zenbaki honek 7,3 milioi euro baino gehiago utzi ditu Hego Euskal Herrian; 2,3 milioi euro Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat herritan, eta bost milioitik gora Nafarroan.

Iruñean, Aldapa kaleko administrazioan zenbaki irabazlearen hamar serie saldu dituzte, eta, horrenbestez, bost milioi euro banatu dituzte hor. Noainen, dezimo bat saldu dute, eta 50.000 euro egokitu zaizkio irabazleari.

Halaber, Bilboko Bidebarrieta kaleko 16. zenbakian dagoen administrazioak hirugarren sariaren serie bat saldu du, eta Leioako (Bizkaia) Artea merkataritza-guneko administrazioak beste bat. Horrenbestez, milioi eta erdi euro banatu dituzte guztira.

Bestalde, Gasteizen bizi den Kamerungo gazte batek 00750 zenbakiaren serie bat erosi zuen makina bidez.

Gipuzkoan ere sari horren zati bat banatu dute. Zehazki, dezimo bat Azkuene kaleko 2. zenbakiko administrazioan saldu da, Trintxerpen, Pasaian, eta beste bat Donostian, Karmengo Ama kaleko 45. zenbakian.

Gabonetako loteriak 5 milioi eta erdi euro inguru utzi ditu Nafarroan
Gabonetako loteriak 5 milioi eta erdi euro inguru utzi ditu Nafarroan
Gabonetako loteriak 5 milioi eta erdi euro inguru utzi ditu Nafarroan

1:25

Bestalde, 69.823 zenbakia izan da Gabonetako loteriaren bosgarren sarietako zazpigarrena. Bilboko 35. zenbakiko administrazioaren leihatilan, Otxarkoaga auzoan eta La Amistad tabernan saldu dituzte 80 serie, hau da, 4,8 milioi banatu dituzte. Zenbaki horretako 110 serie zituen kontsignatuta administrazioak, baina atzo 20 itzuli zituen, eta beste hamar Torroxeko (Malaga) bigarren administrazioarekin trukatu zituen.

Bestalde, 69.823 zenbakiaren beste serie bat Basauriko Astundiaga kaleko administrazioan saldu da (60.000 euro).

Bestalde, 6.293 zenbakiaren 22 dezimo (132.00 euro) Nafarroan saldu dira. 17 dezimo Iruñeko Martin Azpilicueta kaleko administrazioan saldu dira; bi Cordovillako La Morea merkataritza gunean; eta, bat Iruñeko Miravalles kalean. Tuteran, Cuesta de la Estacion eta Ador kaleetako administrazioetan saldu dituzte.

Iruñeko gazte koadrila batek bosgarren sari bat irabazi du:

Bilbon eta Gasteizen ere dezimoren bat saldu da, eta 66.000 euro banatu dituzte. Serie bat saldu da Urkixo zumarkaleko 52. zenbakiko administrazioan. Arabako hiriburuaren kasuan, dezimo bat baino ez da saldu Gasteiz Hiribidea kaleko 87. zenbakiko administrazioan eta 6.000 euroko saria egokitu zaio. 74.770 zenbakia izan da bosgarren sarietako bosgarrena. 66.000 euro banatu ditu Bilbon, Sodupen eta Sopelan. 8 dezimo (48.000 euro) saldu dira Arsuagako Partikular kaleko administrazioan. Bestalde, bi txartel saldu dira Bizkaiko Sodupe herrian (12.000 euro) eta beste bat Sopelan (6.000).

66.212 zenbakia izan da bosgarren sarietako laugarrena. 24.000 euro utzi ditu Abadiñon, Aretxabaletan, Donostian eta Urretxun. Txartel bana saldu dira.

81.610 zenbakia bosgarren sarietatik azkena izan da eta bost txartel (30.000 euro) saldu dira Bizkaian eta Gipuzkoan. Dezimo bat (6.000 euro) Bilbon saldu da eta beste bat Ermuan; Gipuzkoaren kasuan, berriz, Irunen txartel bat saldu da, eta Donostian bi.

Azkenik, bigarren laugarren saria 49.797 zenbakiak eskuratu du. Portugaleten, Abatxoko kaleko 23. zenbakian, bi dezimo saldu dituzte. Dezimo bakoitzaren jabeak 20.000 euro eskuratuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria