Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetzak ez du gaixorik ospitale publikoetatik ospitale pribatuetara desbideratu

Osasun Sailak adierazi duenez, "gaur egun" ez dago Covid-19 duen gaixorik zentro pribatuetan.

Osakidetza. Argazkia: EFE
Osakidetza
Osakidetza. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak ez du koronabirusa duen gaixorik ospitale publikoetatik ospitale pribatuetara desbideratu, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.

Osasun Sailak adierazi duenez, "gaur egun" ez dago Covid-19 duen gaixorik zentro pribatu batean. Horren harira, Osakidetzak esan du ez duela koronabirusa duen gaixorik euskal zerbitzu publikoko ospitaleen saretik klinika edo ospitale pribatuetara desbideratu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa