Gizartea -

Koronabirusa

Etxean maskarillak egiteko bideo gida sareratu du Donostiako moda eskola batek

Medikuen eta farmazialarien aholkuei jarraituta egin dute diseinua, baina ez da osasun alorrean erabiltzeko modukoa eta ez du % 100 babesten.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Asun Dominguez Moda Akademiak bideo gida bat egin du etxean oihalezko maskarillak nola egin azaltzeko, koronabirusaren osasun krisiari aurre egiten laguntze aldera.

Akademiak azaldu duenez, Medikuen eta farmazialarien aholkuei jarraituta egin dute diseinua, aurpegia ondo estal dezan, kokotsetik belarrietara eta begietara.

Maskara ezin da osasun alorrean erabili, eta ez du % 100ean babesten, "baina birusa gure barrutik ateratzea galarazten du". Gainera, erabili eta gero desinfektatu egin behar dela gogorarazi dute, eta horretarako urarekin eta lixibarekin irakin behar dela 5 minutuz gutxienez.

Maskarilla egiteko, kotoizko oihal lodi bat behar da, izara zati bat adibidez, eta A4 tamainako lau geruza egin, 45x30 cm-ko beste zati bat, eta bi gomazko tira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Youtube Donostia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bideoak Koronabirusa