Gizartea -

Koronabirusa

Urkullu: "Okerrena iristear da, eta ez da alarmismoa"

ETB2n eskainitako elkarrizketan lehendakariak adierazi duenez, apirilean hasiko dira murrizten koronabirus kasuak.

Lehendakaria, Xabier Garcia Ramsdenek egindako elkarrizketan. Argazkia: EiTB
Lehendakaria, Xabier Garcia Ramsdenek egindako elkarrizketan
Urkullu: ''Txagorritxuko bost solairu kutsatuak artatzeko erabili ditzakegu''

5:39

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, COVID-19k eragindako pandemiari dagokionez, "okerrena iristear da, eta ez da alarmismoa". Gainera, argitu duenez, apirilean hasiko dira murrizten koronabirus kasuak.

Xabier Garcia Ramsden ETBko kazetariari eskainitako elkarrizketan Urkulluk adierazi duenez, "kezkatuta" dago, "euskal gizarte osoa bezala". "Pandemia honi aurre egiteko, emandako gomendioei erreparatzea da onena", azpimarratu du. "Aholkuak jarraituta, kutsatutakoen kurba zabaltzen lagunduko dugu", ondorioztatu du. 

Euskal osasun sistemaren balizko kolapsoaren gainean galdetuta, lehendakariak azaldu du lanean dabiltzala "ospitaletako edukiera handitzeko". Iragarritako neurrien artean dago "Txagorritxu Ospitaleko bost solairu koronabirusagatik gaixotutako pertsonei dedikatzea, osasun publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea, eta ospitaleak berrantolatzea, besteak beste". Behar izanez gero, hainbat azpiegitura aurreikusi dituzte hiru lurraldeetan gaixoak hartzeko, hala nola, "BBK Fundazioaren egoitzak Bizkaian, eta Quiron Klinika Gipuzkoan".

Koronabirusaren krisian, lehendakariak azpimarratu duenez, "gure kezka bikoitza da: osasun materiala eta osasun langileak". Hori dela eta, 400.000 maskarilla erosi dituztela iragarri du, eta datorren astean beste milioi bat iritsiko dela gaineratu du.

"Ezin da itzalaldi ekonomikorik gertatu"

Izurritea zabaltzea eragozteko enpresak ixtea errefusatu du Urkulluk, "koma ekonomikoan sar gaitezkeelako". "Ezin da itzalaldi ekonomikorik gertatu", esan du.

Hala ere, enpresak ixtea Eusko Jaurlaritzaren "esku ez" dagoela gogorarazi du buruzagiak. Dena den, Pedro Sanchezek erkidegoetako presidenteekin egindako bileran, "aukera hori mahai gainean izan da", onartu duenez.

"Enpresak ixteko beharrik ez dugu ikusten, ezin dugu ekonomia ahuldu, 'koma ekonomikoan' sartuko ginateke", erantsi duenez.

Espainiako Armada

Bestalde, Larrialdietarako Unitate Militarraren (UME) presentzia Espainiako Gobernuaren erabakia izan dela zehaztu du lehendakariak. Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak baliabide propioak dituela errepikatu du, eta "zerbitzu jakin batzuetarako" Armada ez da beharrezkoa.

"Guk Euskadin gure baliabide propioak ditugu", ziurtatu du. Besteak beste, suhiltzaileak eta babes zibileko sarea aipatu ditu buruzagiak, garbiketa lanak egiteko.

Espainiako Armadak Estatuko instalazioetan soilik lan egingo duela adierazi du, Euskal Autonomia Erkidegoak baliabide eta profesionalak baititu beharrezkoak diren lanak aurrera eramateko.

"Euskadik badu gaitasuna, beste kontu bat da Estatuak Armadari beste erabilera bat eman nahi izatea", gaineratu du. Hala ere, azpimarratu du ez duela desadostasunik PSE-EErekin, ezta Espainiako Gobernuarekin. "Ez dut denbora galtzen kontu horrekin", azpimarratu du.

Espainiako Armadak Loiuko aireportua desinfektatu du
Espainiako Armadak Loiuko aireportua desinfektatu du
Espainiako Armadak Loiuko aireportua desinfektatu du

0:49

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak ETB1 Osasun albisteak Koronabirusa