Gizartea -

Koronabirusa

Adineko pertsona bat hil da koronabirusagatik Laudioko zahar-etxean

Araban, Aldundiaren egoitza-sarean 13 kasu positibo daude; zazpi lagun daude ospitaleratuta.

Osasun-langile bat, egoitza batean. Argazkia: EFE.
Osasun-langile bat, egoitza batean
Adineko pertsonen egoitzen inguran kezka piztu da

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laudioko San Roque zahar-etxean bizi zen 84 urteko pertsona bat zendu da, koronabirusak kutsatuta. Arabako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez, hildakoak aurretiko patologiak zituen, baina ez du gainerako daturik zehaztu.

Une honetan, Araban, Aldundiaren egoitza-sarean 13 kasu positibo daude; zazpi lagun daude ospitaleratuta. Sare horretan, adinekoak eta desgaituak daude.

Zentro pribatuei dagokienez, Gasteizko San Martin auzoan Sanitasek duen egoitzan 50 laguek eman dute positibo. Bertan, 11 pertsona hil dira, COVID-19agatik.

Gipuzkoako zahar-etxeetan beste 15 positibo izan dira. Beraz, guztira, 65 pertsona dauden COVID-19 gaitzak kutsatuta.

Horrez gain, lau pertsona ospitalean daude eta beste hiru Gurutze Gorriak Donostian duen zentrora eraman dituzte. Hortaz, bost dira han dauden pazienteak.

Bizkaiko erresidentzietan, berriz, 46 dira koronabirusa duten adinekoak, eta horietako 34 ospitalean daude. Kutsatutako langileak, berriz, 15 dira.

Gainera, 73 behargin etxean isolatuta daude, prebentzio neurri gisa, oraingoz behintzat ez baitute positibo eman.

Nafarroan, egoitzetako 51 erabiltzaile eta 86 langile daude kutsatuta.

Euskadi osoan, kasu guztiak zenbatuta, 3.271 herritar daude kutsatuta; azken 24 orduotan 543 positibo gehiago atzeman dituzte, hau da, krisia hasi zenetik gorakadarik handiena, eta 155 lagun hil dira. Asteartetik asteazkenera, 22 pertsona hil dira; orain arte, aste honetako astelehena izan da hildako gehien izan dituen eguna (23).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Gaixotasunak argazkiak Laudio Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Adinekoentzako egoitzak COVID kasuak Gorobel magaleko kuadrilla Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak