Gizartea -

KORONABIRUSA

Lan-jarduna eteteko erabakia "oso arduragabea" dela esan du Confebaskek

Euskal enpresarien patronalak gogor kritikatu du Espainiako Gobenuak hartu berri duen erabakia, eta horrek "krisi ekonomikoa areagotu" besterik ez duela egingo esan du.

Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidentea, artxiboko irudi batean.
Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidentea.
Patronalak eta jeltzaleek gaitzetsi egin dute mugikortasuna gehiago murrizteko erabakia

1:29

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak eta harek batzen dituen Adegi, Cebek eta Sea elkarteek uste dute Espainiako Gobernuak oinarrizkoak ez diren lan-jardunak eteteko erabakia "oso arduragabea eta ondo pentsatu gabe hartutakoa" dela. COVID-19aren zabalkundea galarazteko astelehenean indarrean sartuko den dekretua goitik behera arbuiatzen dutela nabarmendu dute enpresaburuek. 

Ohar batean Confebaskek salatu duenez, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarritako neurriak "areagotu baino ez du egingo" koronabirusak eragin duen "krisi sozioekonomikoa".

"Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da produkzio-jardunari eustea, oinarrizko sektoreen hornikuntza bermatzeko eta bizi dugun egoera ekonomiko larriari eraginkortasunez aurre egiteko", gehitu du patronalak.

Konfederakuntzaren hitzetan, "orain arte bezala, langileen osasuna eta segurtasuna" bermatuz lan-jardunari eustea ezinbestekoa da, "osasun arduradunen prozedurak jarraituta".

Sanchezen dekretu berri honek "aurrekaririk gabeko nahasmen egoera" sortu duela euskal enpresen sektorean gaineratu du Confebaskek, eta aktibitatea etenda, krisiari aurre egitea are zailagoa izango dela ziurtatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Confebask EAE albisteak Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Koronabirusa Industria gaur Ekonomia