Gizartea -

Koronabirusa

Birusa ez dela desagertuko esan du MOEk eta horrek "errealitate berria" ekarriko du

MOEk ez du maskaren erabilera orokorra gomendatzen, salbu eta gaixo dagoen pertsona bada edo kutsatutako pertsona horietakoren batekin kontaktu zuzena badu.

Gizon bat bere txakurrarekin paseatzen Iruñean. Argazkia: EFE
Gizon bat bere txakurrarekin paseatzen Iruñean.
Gizon bat bere txakurrarekin paseatzen Iruñean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Nabarro COVID-19 gaitzari aurre egiteko Munduko Osasun Erakundeak (MOE) Europan duen arduradunak ziurtatu duenez, herritarrek "errealitate berri batera ohitu" beharko dute, behin koronabirusak eragindako osasun krisia igarota, "birusa ez baita desagertuko".

Nabarrok BBC katean egindako elkarrizketan esan duenez, birus horrek mundu guztiarentzat ekarri duen "errealitate berrira" egokitzen hasi behar dira herritarrak. Zientzialariek oraindik ez dutenez koronabirusaren aurkako txertorik aurkitu, MOEko adituak "prest" egoteko beharra azpimarratu du, "ahulenak babesteko eta transmisioa nola eten ikasteko".

"Birus hau ez da desagertuko. Ez dakigu birusa izan duten pertsonek immuneak izaten jarraitzen duten, eta ez dakigu noiz izango dugun txertoa", nabarmendu du Nabarrok.

Bestalde, maskaren erabilera orokortzeak nolabaiteko eztabaida sortu du gizartean, une batzuetan mundu osoko mediku eta osasun zerbitzuek gabezia handiak izan baitituzte horrelako materialak beren profesionalei eman ahal izateko.

Hori dela eta, horrelako babes-neurriak masiboki ez erabiltzeko eskatu du MOEk, gaixo dagoen pertsona ez bada edo kutsatutako pertsona horietakoren batekin kontaktu zuzena ez badu behintzat.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Italia Latinoamerika Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Asia Gobernuz Kanpoko Erakundeak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundearen albisteak