Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Aske utzi dute atzo Barakaldon genero indarkeriagatik atxilotutako gizona
Argitan elkarteak deituta lapiko-jotzea egin dute balkoietatik, 21:00etan, Barakaldon, erasoa salatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita Barakaldon, atzo, atxilotutako 63 urteko gizona aske utzi dute igande arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamenduak jakitera eman duenez. Epailearen aurrera eman dute gaur goizean, gaua Ertzaintzaren komisaldegian igaro ondoren, eta epaileak aske uztea erabaki du, arratasldean.
Larunbat goizeko 10:55 aldera izan zen erasoa, Barakaldoko etxebizitza batean. Gizonezko batek bere bikotekideari hainbat zauri egin zizkion labanarekin. Abisua jaso ondoren, erasoaren tokira bertaratu ziren Ertzaintzako agenteak, eta bertan atxilotu duten gizonezkoa, genero indarkeria egotzita.
Lapiko-jotzea
Argitan Emakumeentzako Aholku Etxearen ekimenez lapiko-jotzea egin da gaur, 21:00etarn, erasoa salatzeko. Halaber, sare-sozialen bidez, #Barakaldomatxismoarenkontra traola erabilita, indarkeria matxistaren aurkako mezuak zabaltzeko deia egin dute.