Gizartea -

Koronabirusa

Euskal hondartzak, “ezohiko” denboraldi baterako prestatzen

Lapurdin, larunbatean irekiko dituzte hondartzak, itxiera ordutegiarekin eta jarduera fisikorako bakarrik.

Gipuzkoan, uztailaren 1ean ireki nahi dituzte hondartzak. Argazkian, Zarauzko hondartza.
Zarauzko hondartza
Zarauztarrek oso zaila ikusten dute hondartzako aforoa kontrolatzea

1:35

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19ak eragindako krisiaren aurrean, Gipuzkoako eta Lapurdiko hondartzak “ezohiko” denboraldi baterako prestatzen ari dira, ez baitakite “ez nola ez zein baldintzatan pasatuko den”.

Gipuzkoan, uztailaren 1ean has liteke denboraldia, osasun egoerak hala baimenduz gero. Dena den, Donostiako hondartzetan ekin diete dagoeneko, urtero sasoi honetan bezala, harea zapaldu eta hondartzak atontzeko lanei, udako denboraldirako prest egon daitezen.

Gaur, ostegunarekin, Zurriolan hasi dira lanean, astelehenean Ondarretara eramango dituzte makinak eta asteazkenean Kontxara.

Aldundiak Gipuzkoako kostaldeko udalerrietan irizpideak bateratzeko gaur egindako bileran parte hartu du Donostiako Udalak.

Hondartzak irekita Lapurdin

Bien bitartean, Lapurdiko hondartzak larunbatean irekiko dituzte, Prefeturak kostaldeko udalerrietako zazpi auzapezen proposamena onartu eta gero.

Zantzu guztien arabera, hondartzak arratsaldeko zazpiak arte egongo dira zabalik, eta bainua hartu, surfa eta korrika egin ahalko da, baina ezingo da hondarretan ez egonean egon ez hamar lagunetik gora bildu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Euskal herriko hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Kontxako hondartza azken ordukoa Zarauzko hondartza albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Lapurdiko azken ordua Konfinamenduaren deseskalatzea