Gizartea -

Hezkuntza Publikoa

Euskal Eskola Publikoak jai birtuala antolatu du ekainaren 7tik 12ra bitartean

Edizio berezi honetan, euskarazko jarduera ludiko-kulturalak eskainiko dituzte Internet bidez. Horrela, 2021eko ekainaren 6ra arte atzeratu dute Bastidan egitekoa zen ospakizuna.

Hazitik gora! izango da Euskal Eskola Publikoaren leloa. Argazkia: EHIGE
Hazitik gora! izango da Euskal Eskola Publikoaren leloa.
Hazitik gora! izango da Euskal Eskola Publikoaren leloa. Argazkia: EHIGE

Agentziakk | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Eskola Publikoak ekainaren 7tik 12ra bitartean ospatuko du aurten euskararen aldeko jaia, baina edizio honetan, modu "birtualean" egingo dute, koronabirusaren agerraldiak eragindako egoera dela eta. Testuinguru horretan, Arabako Errioxako ikastetxe publikoek egiten duten lana eskertzeko asmoz Bastidan aurten egitekoa zuten ospakizuna 2021eko ekainaren 6ra arte atzeratu dutela jakinarazi dute.

Hala, aukera desberdinak aztertu ondoren eta datorren ikasturtearen hasieran izango dituzten "erronka berriak" kontuan izanik, "erabaki zail hori" hartu dute antolatzaileek aurreneko aldiz 29 urtetan, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Hala ere, jai birtuala antolatu dute ekainaren 7tik 12ra, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren urteroko hitzordua mantentzeko. Edizio berezi honetan, euskarazko jarduera ludiko-kulturalak eskainiko dituzte Internet bidez.

"Hala, konfinamentuan ikasle asko jasaten ari diren euskararen galerari aportazio xumea egin nahi diogu euskarazko kalitatezko kultur-saioak euren esku ipiniz astean zehar. Era berean, euskal kulturgileak pairatzen duten galerari gure aportazio xumea egin nahi diogu ere", adierazi dute antolatzaileek.

"Datorren ikasturtean ekingo diogu berriro ere Bastida eta Arabako Errioxako ikastetxe publikoen lana aitortzea helburu duen Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren edizio honi. Egoera baimentzen duen heinean, ikasturtean zehar egingo ditugu jarduerak", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Jaiak Hezkuntza Osasun albisteak Arabako Errioxa Bastida Koronabirusa