Itxi

2020/06/05

12:32

Gizartea

Ilargi-eklipsea

Urteko bigarren ilargi-eklipsea ikusteko aukera dago gaur

eitb.eus

Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaltzen du Lurrak, eta, fenomeno atmosferiko horren ondorioz, Ilargia zertxobait ilunago ageri da.

  • 2019ko ilargi-eklipse bat.

    2019ko ilargi-eklipse bat. Argazkia: Josu Gonzalez

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, ostirala, 2020ko bigarren ilargi-eklipsea ikusi ahalko da. Zehazki, Europan, Afrikan, Asian eta Ozeanian izango da ikusgai eklipsea, Espainiako Institutu Geografikoak bere webgunean jakinarazi duenez.

Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaltzen du Lurrak, eta, fenomeno atmosferiko horren ondorioz, Ilargia zertxobait ilunago ageri da.

Fenomeno atmosferiko horrek bat egiten du udaberriko azken ilargi betearekin, marrubi-ilargia bezala ere ezagutzen dena. Izena, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) ipar-ekialdean marrubiak biltzeko denboraldi laburretik dator.

2020an ikus daitekeen bigarren ilargi-eklipsea da. Ildo horretatik, aurten beste bi ilargi-eklipse gehiago ikusi ahalko dira, uztailaren 5ean eta azaroaren 30ean, hain zuzen ere. Lehenengoa, joan den urtarrilaren 10ean izan zen.

Eklipsea 17:48 aldera hasiko da, eta Ozeanian, Asian eta ekialdeko Afrikan izango da ikusgai. Hala, ilargi-eklipsea 21:04an amaitzea espero da, eta Ozeanian (mendebaldean), Asian, Europan, Afrikan eta Hego Amerikako ekialdeko muturrean ikusteko aukera egongo da.

Testuinguru horretan, gaurko eklipsea 21:22 aldera izango da ikusgai gurean, Ilargiaren irteerarekin bat eginez, baina Estatuan, Balear Uharteetatik bakarrik ikusi ahalko da.

Espainiako Institutu Geografikoak argitaratutako mapa honek, ilargi-eklipsea non ikusi ahalko den erakusten du:

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;