Gizartea -

Bizkaia

Bilboko hilketa drogarekin lotutako kontu garbiketa izan zelakoan dago Ertzaintza

Asteazkenean Garcia Salazar kalean arma zuriz egindako hilketan parte hartzea leporatuta atxilotutako hiru pertsonak epailearen esku daude dagoeneko.

Astezkenean izan zen erasoa, Bilbon. Argazkia: EiTB.
Astezkenean izan zen erasoa, Bilbon. Argazkia: EiTB.
Astezkenean izan zen erasoa, Bilbon. Argazkia: EiTB.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak agintaritza judizialaren esku utzi ditu gaur, astelehenarekin, goizean, Bilbon asteazkenean gizon baten hilketan parte hartu zutelakoan atxilotutako hiru pertsonak, eta droga trafikoak eragindako zor baten ondorengo kontu garbiketatzat hartu du hilketa.  

Hiru gizonek biktimari arma zuri batekin eraso zioten, 22:20 aldera, García Salazar Jeneralaren kalean, eta hankan larri zauritu zuten. Udaltzainek tornikete bat egin zioten, eta osasun-langileek suspertu egin behar izan zuten ondoren, bihotz-biriketako geldialdia izan baitzuen.

Basurtuko Ospitalera larri eraman zuten, baina biharamunean hil zen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta ustezko hiru parte-hartzaile (18, 21 eta 30 urtekoak) asteburuan atxilotu zituen; lehenengo biak Bilbon eta hirugarrena Barakaldoko etxe batean.

Barakaldoko etxebizitza miatzean, Poliziak “gertakariekin lotutako arropa eta frogak” aurkitu zituen, gainera.

Ertzaintzaren aburuz, erasoan erabilitako arma zuria labana bat izan zen, eta erasotzaileek zaborrontzi batera bota zuten. Oraindik ez dute aurkitu.

Ikertzaileek darabilten hipotesi nagusia da droga trafikoarekin lotutako zor baten ondorengo kontu garbitze bat izan zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak