Gizartea -

Zaldibar Argitu

Zabortegiaren luiziagatik "erantzukizunak" eskatu ditu martxa batek Eibarren

Hondakindegian luizia gertatu zela bost hilabete beteko dira igande honetan. Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginen gorpuak ez dituzte oraindik aurkitu.

Zabortegiaren luiziagatik "erantzukizunak" eskatu ditu martxa batek Eibarren. Argazkia: EFE
Zabortegiaren luiziagatik "erantzukizunak" eskatu ditu martxa batek Eibarren. Argazkia: EFE
Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute Eibarren ''erantzukizunak'' eskatzeko

1:18

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute arratsaldean, Eibarren (Gipuzkoa), Zaldibar Argitu plataformak deituta, "erantzukizunak" eskatzeko. Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zela bost hilabete bete dira dagoeneko. Bi langileek desagerturik jarraitzen dute milaka tona hondakinen azpian.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek protesta babestu dute. Martxa 17:00ak aldera abiatu da Untzaga plazatik, "Erantzukizunak nahi ditugu" lelopean.

Manifestazioak Eibarko kale nagusietatik ibilbidea egin du. Desagertutako bi langileen siluetarekin bi kartel jarri dituzte protestaren buruan, eta manifestari batzuk buzo zuriekin jantzi dira, eta bi lerro osatu dituzte.

Bizkaiko hondakindegia behera etorri zen duela bost hilabete. Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren gorpua ez dituzte oraindik topatu.

COVID-19aren pandemiak mobilizazio publikoak egokitzera behartu zuen plataforma. Azken hilabeteetan Zaldibarko zabortegiaren inguruko herrietan hainbat protesta deitu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Gipuzkoa Eibar ELA LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Zaldibar Sindikatuak CCOO Lur-jausiei buruzko albisteak Durangaldea azken ordukoa