Gizartea -

ARABA

Gasteizko diskoteka bat hustu dute dantzatzen eta maskara ez erabiltzen uzteagatik

Diskotekan zeuden bezeroak aterarazi zituzten agenteek; jabeei, berriz, administrazio-espedientea ireki zieten.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken goizaldeko 01:30ak aldera, Ertzaintzako agenteek Gasteizko erdiguneko diskoteka bat hustu dute, osasun-neurriak ez betetzeagatik.

Ertzaintzako iturrien arabera, jendea pistan dantzatzen ari zen, guztiak maskararik gabe eta eskatutako gutxieneko distantzia errespetatu gabe.

Arau-hauste horien aurrean, agenteek diskotekan zeuden bezeroak aterarazi zituzten; jabeei, berriz, administrazio-espedientea ireki zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuria Ertzaintza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tabernak COVID kasuak Gaixotasunak argazkiak Osasunari buruzko albisteak Aisia