Gizartea -

KORONABIRUSA

Behera egin dute Hegoaldean atzemandako positiboek: 265 kasu EAEn eta 59 Nafarroan

Hain zuzen ere, positibo berrietako 180 Bizkaian atzeman dituzte, 44 Gipuzkoan eta 35 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren sei pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Pertsona batzuk kalean, maskara jantzita. Argazkia: EFE
Pertsona batzuk kalean, maskara jantzita.
Pertsona batzuk kalean, maskara jantzita. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behera egin du azken 24 orduotan Hego Euskal Herrian positibo berrien kopuruak. Izan ere,  EAEn, 265 positibo atzeman dituzte azken balantzearen arabera, PCR proben bidez. Kasu berrietako 180 Bizkaian atzeman dituzte, 44 Gipuzkoan eta 35 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren sei pertsonak positibo eman dute azken orduetan. Nafarroan, era berean, 59 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan.

Horrez gain, gaitza atzemateko 5.274 PCR egin zituzten atzo, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Aretxabaleta (1), Astigarraga (2), Azkoitia (6), Azpeitia (1), Bergara (1), Bidania-Goiatz (1), Donostia (10), Eibar (3), Elgoibar (3), Errenteria (1), Hernani (1), Hondarribia (1), Irun (1), Legazpi (1), Mutriku (1), Oiartzun (2), Ordizia (4), Tolosa (3) eta Urnieta (1).

Bizkaian: Abanto-Zierbena (2), Arantzazu (1), Arrigorriaga (2), Balmaseda (1), Barakaldo (14), Basauri (3), Bedia (1), Berango (2), Bermeo (1), Berriatua (2), Bilbo (79), Derio (2), Durango (4), Erandio (14), Etxebarri (2), Forua (1), Galdakao (2), Getxo (8), Gueñes (1), Iurreta (1), Leioa (2), Lekeitio (1), Lemoiz (2), Loiu (2), Ondarroa (5), Ortuella (2), Portugalete (11), Santurtzi (5), Sestao (2), Sondika (2), Sopela (1), Sopuerta (1) eta Zeanuri (1).

Araban: Dulantzi (1), Laudio (1), Urkabustaiz (1) eta Gasteiz (32).

Kutsatuen kopuruak behera egin du azken orduetan, baina ospitaleratzeek gora
Kutsatuen kopuruak behera egin du azken orduetan, baina ospitaleratzeek gora
Kutsatuen kopuruak behera egin du azken orduetan, baina ospitaleratzeek gora

1:19

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 125 emakumeak dira eta 140 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 30 eta 39 urte bitartean dituzte (48 kasu).

Covid-19a duten beste 22 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 45 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 21 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 44 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 33k 50-59 urte bitartean, 27k 60-69 urte bitartean eta beste 25ek 70 urtetik gora.

1,35 da gaurko R0 indizea EAEn (atzo 1,42 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun sei pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko prentsaurrekoan emandako datuen arabera.

59 positibo baieztatu dituzte Nafarroan

59 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte Nafarroan
59 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte Nafarroan
59 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte Nafarroan

Bestalde, Nafarroan 59 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan, Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak astearte honetan jakinarazi duenez.

Halaber, sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte covid-19a dela eta, horietako bi zainketa intentsiboetako unitateetan. Horrez gain, pertsona bat hil da Tuteran.

Hala jakinarazi du Santos Indurainek gaur goizean, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearekin eta Foru Erkidegoko erdiguneko alkateekin covid-19ren ondorioak aztertzeko egindako bileraren ostean.

Azken datuen arabera, Nafarroan 51 paziente daude ospitaleratuta, horietatik 37 solairuko geletan, sei etxeko ospitalizazioan eta zortzi zainketa intentsiboetako unitateetan.

Osasun kontseilariak adierazi duenez, koronabirusaren bilakaera "antzekoa" izango da datozen egunetan, baina datuetan "gorabeherak" izango direla aurreikusi du.

Halaber, Carcastillon, sasoikako langileen artean atzemandako koronabirus agerraldi bati buruzko informazioa ere eman du Indurainek. Agerraldi horrekin lotuta, gaitza atzemateko 150 PCR proba egin zituzten, eta emaitza positiboa izan zen haietako batzuetan. Hori dela eta, une honetan, positibo eman dutenen gertuko kontaktuak arakatzen eta kontrolatzen ari dira.

"Uda osoan egin dugun bezala, irizpide berberekin jarraitzen dugu lanean; detekzio goiztiarrarekin, kasuen miaketarekin eta behin eta berriz PCR proba gehien egiten dituen bi autonomia erkidegoetako bat izanik", nabarmendu du kontseilariak.

Indurainek Nafarroako osasun sistemaren erantzuna balioan jartzeko aprobetxatu du; bai ospitale mailan, bai lehen mailako arretan, eta ohartarazi du "diru-sarrera gehiago" izanez gero, gehiago egin daitekeela, baina "osasun sistema kudeatzeko gaitasuna erabatekoa da orain, eta ez du zerikusirik iraganean bizi izandako egoearekin".

Herritarrei gogorarazi nahi izan die, halaber, "kontaktuak izan ditzakegula, baina askoz talde txikiagoetan", agerraldiak familia edo gizarte bileretan sortzen ari direlako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bilboko azken albisteak Gipuzkoa Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Osasun albisteak gaur Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea