Itxi

2020/08/17

10:39

Gizartea

Koronabirusa

775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.

  • PCR proba gauzatzeko prozesuaren irudia

    Guztira, 21.672.429 lagun kutsatu dira mundu mailan. Irudia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mundu mailan, koronabirusaren pandemiaren ondorioz hil diren pertsonen kopurua 775.000 baino handiagoa da, eta 21,6 milioi kasutik gora zenbatu dituzte. Aldiz, ia 13,7 milioi lagun sendatu dira, Johns Hopkins Unibertsitateak astelehen honetan argitaratutako balantzearen arabera.

Guztira, 21.672.429 lagun kutsatu dira, eta horietatik 775.246 hil dira birusaren ondorioz. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.

AEBk herrialde kaltetuena da, 5,4 milioi positiborekin, eta hildako gehien dituzten herrialdeen zerrendan dago, 170.000 hildako baino gehiago zenbatu ditu.

Brasil, 3,3 milioi kasurekin eta ia 108.000 hildakorekin, kutsatuen zein hildakoen bigarren lekuan kokatuta dago zerrendan, nahiz eta sendatu diren lagun gehien dituen herrialdea izan, 2,65 milioi baino gehiago, hain zuzen. Horien artean, Jair Bolsonaro presidentea dago, nazio-mailan eta nazioartean haren pandemiaren kudeaketa gogor kritikatu den buruzagia.

India hirugarren postuan dago kokatuta, 2,6 milioi kasu gainditu ditu eta 50.000 hildako baino gehiago zenbatu ditu; Errusia, berriz, laugarren postuan dago, 920.000 kutsatu baino gehiagorekin eta 16.000 hildako ingururekin. Hegoafrika da Afrikako herrialderik kaltetuena eta zerrendako bosgarrena, 587.000 positibo eta 11.900 hildakorekin.

Mundu mailako zerrendan Latinoamerikako hainbat herrialde daude kokatuta, eta pandemiaren epizentro nagusietako bat bilakatu da. Hala, Peru seigarren postuan dago egun, 525.000 kutsatu eta 26.000 hildako baino gehiago zenbatu ditu, eta ondoren Mexiko dago, 522.000 kasu eta 56.700 hildako -hildakoen kopuruan hirugarren herrialdea da zerrendan-.

Zortzigarren postuan Kolonbia dago, 468.332 kasu eta 15.000 hildako baino gehiagorekin; Txile, berriz, bederatzigarren postuan dago, 386.000 kutsatu dituela baieztatuta, eta 10.500 hildako inguru.

Hamargarren postuan Iran dago, Espainiaren kopuruak, berriro ere, azken orduetan gainditu ondoren. Persiako herrialdeak 343.203 kutsatu eta 19.639 hildako zenbatu ditu orain arte, eta Espainiak, Johns Hopkinsen datuen arabera, 342.813 positibo eta 28.617 hildako zenbatu ditu.

Erresuma Batuak (320.343 kasu eta 46.791 hildakorekin) 300.000 kutsatuen muga gainditu du, eta hortik gertu dago Saudi Arabia (298.542), Argentinarekin (294.569), Pakistanekin (289.215), Bangladeshekin (278.549), Italiarekin (253.915), Frantziarekin (252.965) eta Turkiarekin (249.309) batera 200.000 kutsatuak gainditu dituzte.

100.000 kutsatutik gora dituzten herrialdeak honako hauek dira: Irak (176.931), Filipinak (161.253), Indonesia (139.549), Kanada (124.004), Qatar (115.080), Kazakhstan (103.033), Ekuador (101.542) eta Bolivia (100.344).

Egiptok, Ukrainak eta Israelek 90.000 kutsatu gainditu dituzte dagoeneko; Txinak, berriz, pandemia jaiotzen ikusi zuen herrialdeak, aurreko zifretatik gertu geratu da 89.375 kutsaturekin. Dominikar Errepublikan, Suedian, Omanen eta Panaman, halaber, 80.000 kutsatutik gora daude.

Belgika, Kuwait eta Errumania, berriz, 70.000 kasu baino gehiago gainditu dituzte; Bielorrusia, aldiz, Arabiar Emirerri Batuekin, Herbehereekin eta Guatemalarekin batera, COVID-19ko 60.000 paziente baino gehiago erregistratu dituzte. Singapur, Polonia, Japonia eta Portugalek 50.000 kasu baino gehiago zenbatu dituzte, eta Hondurasek ere muga hori gainditu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;