Gizartea -

KORONABIRUSA

Bi positibok 21era igo dituzte Zuiako egoitzako kutsatzeak

Oraindik Murgiako kontzejuko zentro pribatu horretan egindako 27 lagin daude aztertzeko.

Zuiako Sortzez Garbiaren egoitza. Irudia: Google Maps
Zuiako Sortzez Garbiaren egoitza
Zuiako Sortzez Garbiaren egoitza. Irudia: Google Maps

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zuiako (Araba) adinekoen egoitzako koronabirus agerraldiak positiboak izaten jarraitzen du, azken orduetan beste bi kasu atzeman ondoren. Beraz, kutsatuen guztizko kopurua 21era igo da.

Bi kasu berrietatik, bat zentroko erabiltzaile bat da, 24 ordu lehenago egindako proba batean "baieztatu gabea" izan zena. Beraz, 19 dira guztira kutsatutako egoiliarrak, Arabako Aldundiak ostegun honetan baieztatu duenez.

Beste positiboa langile bat da, eta dagoeneko bi dira kutsatutakoak.

Oraindik aztertzeko daude Zuiako udalerriko Murgiako kontzejuan dagoen zentro pribatu horretan egindako 27 lagin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Pertsona edadetuak Gorbeialdeko kuadrilla