Gizartea -

Gipuzkoa

Lau pertsona ikertu dituzte Arkaitzerrekako amoniako isuriarekin lotuta

Dirudienez, garbiketa lanetan aritu ziren teknikariek ez zioten isuriari garrantzirik eman, hau da, ez zuten Zubietako araudia errespetatu.

Lau pertsona ikertu dituzte Arkaitzerrekako amoniako isuriarekin lotuta. Argazkia: Guardia Zibila
Lau pertsona ikertu dituzte Arkaitzerrekako amoniako isuriarekin lotuta
Lau pertsona ikertu dituzte Arkaitzerrekako amoniako isuriarekin lotuta. Argazkia: Guardia Zibila

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak, "Amonio" operazioaren baitan, lau pertsona ikertu ditu Gipuzkoan, natur baliabideen eta ingurumenaren aurkako delituekin lotuta.

Maiatzean, Arkaitzerrekan (Oria ibaian) hainbat arrain eta animalia agertu zirin hilda. Kamioi batek karga hustu ostean, garbiketa lanetan ari zirela, isuria gertatu zen Zubietako erraustegian, instalazioan arazoak zeudelako.

Dirudienez, operazioa zuzendu zuten teknikariek ez zioten isuriari garrantzirik eman, hau da, ez zuten Zubietako araudia errespetatu.

Isuriak lau egun iraun zuen, eta ikerketak dio agenteek jakin dutela ez dela bertan gertatu den isuri bakarra izan, gutxienez beste bat egon zela aurretik.

Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak (GHK) ohar batean nabarmendu duenez, Guardia Zibilaren ikerketak berretsi egin ditu "GHK-k berak enpresa emakidadunari zabaldutako espedientean bildutako datuak". Horren ildoan, gogorarazi du isuriaren berri izan eta "berehala" espedientea zabaldu ziola enpresari eta ikerketaren ostean, 45.000 euroko isuna ezarri zitzaiola arau-hausteagatik.  

Era berean, Sepronaren ikerketan laguntzeko eta eskura duen informazio guztia helarazteko "prest" dagoela adierazi du.

Eragindako kalteak

Amoniakoaren erabilera beharrezkoa da erraustegien emisioek eragiten duten kutsadura murrizteko, baina aldi berean oso toxikoa da. Horregatik, isuriren bat gertatzen denean, horretarako baimena duten gestoreak arduratu behar dira kaltetutako lekuak garbitzeaz.

Maiatzeko isuriaren kasuan, atzemandako amoniako kantitatea baimendutakoa baino 220 aldiz handiagoa zen. Horrek ekarri zuen hainbat arrain hilik agertzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Ingurumena Ura Ibaien azken ordukoa EAEko kutsadura gaur