Gizartea -

KORONABIRUSA

Gora egin du berriro COVID-19 kasu berrien kopuruak Hego Euskal Herrian: 840

Lurraldeka, 88 kasu atzeman dituzte Araban, 363 Nafarroan, 276 Bizkaian eta 113 Gipuzkoan. 13.012 PCR proba egin dituzte lau lurralde horietan.

Osasun langileak PCR proba batzuk egiten. Argazkia: EFE
Osasun langilea PCR proba batzuk egiten.
Positibo berrien datuak egonkortu egin dira Euskadin aste honetan

1:5

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo 9.676 PCR proba egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietatik 479 positiboak izan ziren. Aurreko egunetan 383 eta 398 izan ziren atzemandako kasuak, beraz, igotzen ari dira positiboak. Dena dela, PCR probetako positibo portzentajeak %5aren azpitik egoten jarraitzen du, MOEk gomendatzen duen bezala. Zehazki, %4,95ekoa da atzokoa.

Lurraldeka, 88 kasu atzeman dituzte Araban (bezperan 96), 276 Bizkaian (bezperan 185) eta 113 Gipuzkoan (bezperan 115) eta 2 kasu Euskaditik kanpoko pertsonenak izan ziren (bezperan 13).

Ospitaleen egoerari dagokionez, 20 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVIDa dela eta (27 bezperan), eta 50 pertsona daude une honetan Zaintza Berezien Unitateetan, atzo baino bat gehiago.

Herriz herriko informazioa eta RO indizea ez da astelehenera arte eguneratuko.

Hiru hildako eta 363 positibo berri Nafarroan

Hiru pertsona hil ziren larunbatean, Nafarroan, COVID-19aren eraginez. Guztira, 363 kasu berri atzeman zituzten 3.336 PCR probetan, % 10,9 positibo, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Larunbatean 10 pertsona gehiago ospitaleratu behar izan zituzten Nafarroan, horietako bat ZIUn. Nafarroako Gobernuak ziurtatu duenez, ospitaleak ez daude gainezka, eta “nolabaiteko egonkortasuna” izan da azken lau egunetan.

Iruñeak eta Iruñerriak positibo berrien % 67 baieztatu dituzte, ondoren Tuterak % 13 eta Lizarrak % 6. Gainerako positiboak Nafarroako beste eskualdeetan eman dira.

Adinari dagokionez, banaketa nahiko homogeneoa da gazteen eta helduen artean (% 26 45-59 adin tartean, eta % 24 15-29 zein 30-44 tarteetan); 14 urtez beherakoen artean % 14 positibo berri izan dira, eta 60 urtez gorakoen artean % 12.

Horrela, positibo berrien batezbesteko adina 37,6 urtekoa da. % 54 emakumezkoak dira eta % 46 gizonezkoak.

Nafarroako ospitaleetan 220 pertsona daude COVID-19ak jota. Horietatik 26 ZIUn daude (aurreko eguneko kopuru bera) eta 29 euren etxeetan. Gainerako 165 pazienteak ospitaleetako logeletan daude.

Guztira, 17.242 gaixo zenbatu dituzte Nafarroan pandemia hasi zenetik, eta 567 pertsona hil dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilbo Donostia Iruñea Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Medikuak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Nafarroako Osasun Zerbitzua