Gizartea -

Koronabirusa

Lau adineko hil dira Bizkaiko egoitzetan COVID-19agatik, eta beste bat Gipuzkoan

Bigarren olatua hasi zenetik, 62 pertsona hil dira Bizkaiko zahar etxeetan eta beste 24 Gipuzkoakoetan.

Egoitza baten kanpoaldea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Egoitza baten kanpoaldea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Egoitza baten kanpoaldea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken bi egunetan, lau adineko hil dira Bizkaiko egoitzetan. Koronabirus pandemiaren bigarren olatuan 62 adineko hil dira dagoeneko, Foru Aldundiak jakitera eman duenez.

Bizkaiko egoitzetan (155 zentro eta 10.748 pertsona hartzeko lekua), 86 adinekok eman dute positibo (duela bi egun baino hiru gehiago) eta 27 erabiltzaile ospitalean daude (bost gutxiago).

Egoitzetako langile kaltetuen kopuruak ere behera egin du azken bi egunetan: 101 gaixorik (bost gutxiago) eta 67 bakarturik (hiru gutxiago).

Egoitzetan edo ospitaleetan dauden adinekoez gain, beste 76 Bilboko Birjinetxe unitate espezializatuan daude; horietako 47 egoitzetako erabiltzaileak dira, eta 29 ospitalean egon ondoren koarentena egiten ari diren pertsona zaurgarriak.

Bizkaiko zortzi egoitzak dituzte adinekoak gaixorik: Leioa-IFAS (44), Zuetxe-Bakio (11), DomusVI Miraflores-Bilbo (9), Santa Maria-Getxo (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Misericordia-Bilbao (5), Albiz Santiago Llanos-Sestao (3) eta San Jose Etxe Alai-Mungia (2).

Hildako bat Gipuzkoan; 24 jada bigarren olatuan

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Hernaniko Santa Maria Magdalena adinekoen egoitzan bizi zen pertsona bat hil da azken 48 orduetan COVID-19agatik. Horrekin, 24 dira jada pandemiaren bigarren olatuan erresidentzietan hildakoak.

Bestalde, Errenteriako Jesusen Bihotza erresidentziako bi egoiliarri alta epidemiologikoa eman diete, eta, horiek ere zenbatuta, 30 dira jada positibo eman ondoren sendatu diren Gipuzkoako erresidentzietako egoiliarrak.

COVID gaitza duten 46 pertsona daude gaur egun Gipuzkoako egoitzetan: 15 Hernaniko Santa Maria Magdalenan, 12 Errenteriako Jesusen Bihotzean, 7 Donostiako Alai-Etxen eta 12 Bergarako Mizpirualden.

Horietako 10 ospitaleratuta daude eta beste 25 Eibarko Ospitalean artatzen ari dira, Gipuzkoan kasu horiek artatzeko dagoen erreferentziazko zentroan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Adinekoak gaurko berriak