Gizartea -

KORONABIRUSA

182ra jaitsi dira EAEn COVID-19agatik itxitako ikasgelak, guztien % 1,04

Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakitera eman duenez, oraindik ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera COVID-19agatik erabat eten behar izan duen ikastetxerik.

Haurrak ikasgelan. Artxiboko argazkia: EFE
Haurrak ikasgelan.
Haurrak ikasgelan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19 kasuengatik itxita dauden euskal ikastetxeetako ikasgelen kopuruak behera egin du berriro, eta asteazken honetan 182 dira, atzo baino 25 gutxiago.

Hezkuntza Sailak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera, azken orduetan 132 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, eta, ondorioz, 182 ikasgela itxi behar izan dituzte. Testuinguru horretan, ikasgelak itxi dituzten ikastetxeen kopurua ere jaitsi egin da; 145 izatetik 132 izatera pasatu baita.

Astearteko datuekin alderatuta, 25 ikasgela gutxiago itxi dituzte, beraz, pandemiaren eraginez itxitako eskolen kopuruaren batez bestekoa % 1,04 da. Dena dela, oraindik ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera COVID-19agatik erabat eten behar izan duen ikastetxerik. 2020-2021 ikasturtean euskal hezkuntza-sistemak 17.554 gela ditu, 2 urtetik hasi eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzara arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia albisteak Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gaixotasunak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza sistemako albisteak COVID kasuak