Gizartea -
Sumendi alerta
Urpeko bi erupzio antzeman dituzte Hierroko kostaldean
Uharteko kabildoak itsasoan sufre usaia handia zuten bi mantxa aurkitu ditu, baita hildako arraiak ere, magma erupzioa baten aurrenengo zantzuak.
Erredakzioa
Hierroko Kabildoak urpeko bi erupzio izan direla adierazi du La Restingako hegoaldean, eta Itsasoko Laguntzak antzeman dituela, erakundeak bere Twitter ofizialean jakitera eman duenez.
Bereziki, sufre usaia handia zuten bi mantxa aurkitu dituzte itsasoan, baita hildako arraiak ere, magma erupzioa baten aurrenengo zantzuak dira horiek. Mantxak ontzia zientifikoentzat laginak hartzen ari zirenean topatu dituzte.
Lehenengo erupzioa bi miliatara izan da, 750 metroko sakoneran, eta, bigarrena, La Restingako hego-ekialdetik 1,5 miliatara, 500 metroko sakoneran.
Erupzio gehiago izateko arriskua
Beste eruzpio baten beldur dira Hierro irlan, azken orduetan Institutu Geografiko Nazionalak jasotako parametroak mantendu direlako, Alpidio Armas Hierroko Kabildoko presidenteak jakitera eman duenez. Hori dela eta, litekeena da itsaspeko beste erupzio bat egotea, kostaldetik bost kilometrora.Armasek azpimarratu duenez, maila gorriko alerta La Restingan bakarrik ezarri dute, 500 biztanle inguruko herrian. Uhartearen gainontzeko herrialdeetan maila horiko alerta mantendu dute.
Halaber, Institutu Geografiko Nazionalak intentsitate gutxiko bost lurrikara atzeman ditu uhartean joan den goizaldean (Ritcher eskalako 1,8 eta 2,4 gradukoak). Hala ere, biztanleek ez dituzte nabaritu.
Gaur goizean La Restingako auzokideak haien etxeetara itzuli dira objektu pertsonal batzuk jasotzera, Gurutze Gorriak eta Guardia Zibilak lagunduta. Izan ere, ez dakite zenbat denbora eman beharko dute haien etxeetatik kanpo.