Gizartea -

Koronabirusa

COVID-19aren ondorioz EAEn itxitako ikasgelen kopurua 116ra igo da, guztien % 0,66

Azken orduetan 84 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, alegia, atzo baino 6 ikastetxe gehiagotan. Gainera, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera eten duen ikastetxerik.

Arbela bat. Argazkia: Irekia
Arbela bat.
Arbela bat. Argazkia: Irekia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak EAEko ikastetxeetan COVID-19ak duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu. Gaur egun, ez dago urrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik, baina orotara 116 ikasgela daude itxita 84 ikastetxetan.

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,66 da, ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

COVID-19 kasuengatik itxita zeuden ikastetxeetako ikasgelen kopuruak behera egin zuen ostegunean. 109 ziren, asteazkenean baino 21 gutxiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea