Gizartea -

Koronabirusa

Lazkaora eta Legazpira iritsi da COVID-19aren "alerta gorria"

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek kolore laranja dute, tokian tokiko larritasun maila neurtzeko Jaurlaritzak prestatu duen semaforoan.

Lazkaora eta Legazpira iritsi da COVID-19aren "alerta gorria"
Lazkaora eta Legazpira iritsi da COVID-19aren "alerta gorria"
Egunez egun gora egiten ari da Gipuzkoan gorriz dauden herrien kopurua

0:15

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako 20 udalerri eta Bizkaiko bost gorriz sailkatu ditu gaur, osteguna, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen koloreetako semaforoan. Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Semaforoa

Gipuzkoan, Lazkao eta Legazpi batu zaizkie atzo gorriz margotu zituzten hamasei udalerriei: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zumaia eta Zumarraga.

Intzidentzia-tasa zertxobait txikiagoa izan da beste hainbat udalerritan, eta, horren erakusgarri, laranjaz koloreztatuta agertu dira hauek: Arrasate, Bergara, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Usurbil eta Villabona.

Bestalde, Aretxabaleta, Orio eta Zarautz horiz margotu dituzte.

Bizkaian, Abadiñok, Durangok, Elorriok, Ermuak eta Lekeitiok kolore gorriari eutsi diote.

Laranjaz margotu dituzte, berriz, Abanto, Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Erandio, Galdakao, Gueñes, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zornotza.

Testuinguru horretan, ez dago berdez nabarmendutak udalerririk, eta horiz honako hauek agertu dira: Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Mungia, Portugalete, Trapagaran eta Zalla.

Azkenik, Araban, Agurainek eta Gasteizek ez dute lortu laranjatik horira igarotzea. Gainera, Amurrio eta Laudio horiz koloreztatu dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea