Gizartea -

Kongresua

Urduñan eta Trebiñun Arabako neurriak ezarriko dituzte alarma egoeran

EAJk proposatuta, inguratzen dituen lurraldearen, hau da, Arabaren, tratamendu bera jasoko dute alarma egoeran.

Trebiñu. Argazkia: EiTB
Trebiñu. Argazkia: EiTB
Trebiñu. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak EAJren proposamen bat onartu du gaur, osteguna, Urduñan eta Trebiñun Arabako neurri berberak ezar ditzaten alarma egoerak irauten duen bitartean.

EAJren ekimenak EH Bilduren eta PSOEren babesa jaso du Kongresuaren osoko bilkuran.

EAJren proposamana izan da, ERCk sartutako beste batekin batera, maiatzaren 9ra arteko alarma egoera arautuko duen lege dekretuan sartuko duten proposamen bakarra. ERCrenak Sanchezek bi hilabetean behin agerraldia egitea eskatzen zuen, eta biek jaso dute Kongresuaren gehiengoaren babesa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua EAJ-PNV Gaurko albisteak Bizkaia Araba Gaixotasunak Burgos argazkiak Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Urduña Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?