Gizartea -

Koronabirusa

867ra jaitsi dira COVID-19 kasu berriak EAEn, eta 129ra Nafarroan

Positibotasun tasak ere behera egin du, % 6,6raino EAEn, eta % 5,6raino Nafarroan.

Osasun langile bat, Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean. Argazkia: EFE
Nafarroako Ospitalea.
Aste osoko positibo kopururik txikiena EAEn

1:14

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Positibo berriek pixka bat behera egin dute azken orduetan, Euskal Autonomia Erkidegoan: 867. Positibotasun tasa % 6,6n kokatu da. Beraz, pandemiaren nolabaiteko beheranzko joera baieztatu da. Lurraldeka, Araban 108 positibo berri atzeman dituzte, Bizkaian 385 eta Gipuzkoan 365.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak pandemiaren bilakaeraren berri eman du. Ostiralean 13.164 PCR proba egin zituzten, ostegunean baino 1.227 gutxiago.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 48 pertsona ospitaleratu dituzte COVID-19arekin, eta ZIUetan 139 paziente daude egun koronabirusarekin.

Urriaren erdialdetik positibotasun tasa ez zegoen hain baxu. Kontuan hartu behar da azaroaren hasieran % 10aren gainetik zegoela, 1.400 positibo berri baino gehiagorekin.

Bestalde, 134 COVID-19 positibo berri atzeman dira Nafarroan azken egunean, 2296 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin ostean, Osasun Publikoko Institutuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Guztira, 829 heriotza eta 38.451 positibo izan dira pandemia hasi zenetik.

200 kasutik behera erregistratu diren zazpigarren eguna da jarraian, beraz, eta bigarren olatuko kopuru txikiena.

Aurreko eguneko datuekin alderatuta, 28 kasu gutxiago izan dira, 74 proba gutxiago eginda. Positibo tasa % 5,6ra jaitsi da.

Ostiralean 7 pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19arengatik, bat ere ez ZIUn.

Horrela, gaur egun 261 pertsona daude Nafarroako ospitaleetan (aurreko eguna baino 25 gutxiago), 49 ZUIn (1 gutxiago), 35 etxean ospitaleratuta (3 gutxiago) eta 177 plantan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Viana Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Medikuak Koronabirusa Alarma egoera Osasunbidea