Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute bikotekidea eta ama erasotzeagatik, Gasteizen

Gizonak astindu egin zituen bi emakumeak etxebizitzaren atarian izan zuten eztabaida batean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko gizonezko bat atxilotu dute bikotekidea eta ama erasotzeagatik. Biktimek errieta egin zioten gizonari etxeko atarian alkohola edaten ari zelako, eta horrek oldarkor erantzun zien.

Gertakaria larunbateko gauerdia baino lehentxeago izan zen. 092 zenbakira deitu zuten Sansomendi auzoan hainbat pertsona eztabaida gogorra izaten ari zirela ohartarazteko.

Dirudienez, gizona edari alkoholdunak edaten ari zen etxeko atarian lagun batzuekin, eta bikotekideak eta amak errieta egin zioten. Eztabaida handia piztu zen eta gizonak bi emakumeak astindu zituen.

Agenteek deklarazioa hartu zieten denei eta, horretan oinarrituta, gizonezkoa atxilotuta eraman zuten etxeko indarkeria eta genero indarkeria egotzita. Auzipetua epailearen esku utzi dute dagoeneko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa