Itxi

2020/12/22

14:03

Gizartea

GABONETAKO LOTERIA

Barakaldon bigarren sariaren, 6.095aren, serie bat saldu dute

N. B. | EITB MEDIA

Serie bakoitzak 1.250.000 euroko saria jaso du; hortaz, dezimo bat duenak 125.000 euro lortu ditu. Saria oso banatuta egon da.

1:32
Gabonetako loteria
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

6.095 zenbakiari egokitu zaio 2020ko Gabonetako Loteriaren Ezohiko Zozketaren bigarren saria. Serie bakoitzak 1.250.000 euroko saria jaso du; hortaz, dezimo bat duenak 125.000 euro lortuko ditu. Ale horren zati bat Barakaldon (Bizkaia) saldu dute.

Zortzigarren taulako zortzigarren alanbrean 13:09an ateratako zenbakia Estatuko hogei bat udalerritan saldu dute. Horien artean, Barakaldo. 4. zenbakiko administrazioak, Barakaldoko Batzar Nagusien erdigunean dagoenak, bigarren sari horren serie bat izan du salgai.

Bigarren sari horrek 111,15 milioi euro utzi ditu Valentziako Erkidegoan, gehienak Gandian (56,25 milioi), Pinoson (36,25 milioi) eta Crevillenten (10 milioi).

Saria, gainera, Alcala de Henareseko (Madril) administrazioetan saldu dute, baita Badalona (Bartzelona), Palau-Solita I Plegamans (Bartzelona), ELDA (Alacant), Madril eta Callosa de Segura (Alacant). Palma de Mallorca, Bartzelona, Vallirana (Bartzelona), Ferrol (Coruña), Leon, Lleida, San Pedro del Pinatar (Murtzia), Murtzia, Isla Mayor (Sevilla), eta Maniseseko (Valentzia) administrazioetan.

 

Gabonetako Zozketa Bereziak 2.408 milioi euro banatu ditu sarietan abenduaren 22an, iaz baino 28 milioi gehiago. Zozketako sarien artean lehen hirurak nabarmentzen dira. Lehen saria, Gabonetako 'potoloa' izenaz ezaguna, jokatutako euro bakoitzeko 20.000 euroko saria du (400.000 euro dezimo bakoitzeko); bigarrena, jokatutako euro bakoitzeko 6.250 eurokoa (125.000 euro dezimo bakoitzeko), eta hirugarrena, jokatutako euro bakoitzeko 2.500 eurokoa (50.000 euro dezimo bakoitzeko).

Gabonetako Loteriaren Aparteko Zozketaren 40.000 euro edo gutxiagoko sariek ez dute loteria jakin batzuen sarien gaineko karga berezirik izango, Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako mugen arabera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;