Gizartea -

GABONAK EAE-N

Erkorekak argitu du salaketarik egon ezean Ertzaintza ez dela etxebizitzetan sartuko

Sailburuak ziurtatu duenez, Jaurlaritzak 240ra murriztu nahi du "gutxienez" 100.000 biztanleko covid-19 kasuen intzidentzia metatua urtarrilerako.

Ertzaintza: EFEren artxiboko irudia.
Ertzaintza.
Ertzaintza: EFEren artxiboko irudia.

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordeak ostegun honetan argitu duenez, Ertzaintza ez da etxe barruan sartuko covid-aren murrizketak betetzen diren kontrolatzeko, "salaketarik egon ezean".

Irratian egindako elkarrizketa batean, Erkorekak ohartarazi du "salaketak" egon ohi direla balizko arau-hausteen inguruan, eta gogorarazi du agenteek "indarrean dagoen araudia zorrotz betetzeko" jardungo dutela, baita Gabonetan ere.

Gainera, Ertzaintza "arrisku egoerak" saihesteko lanean dabilela esan du, dagoeneko salaketak jaso baitituzte hoteletan, kanpinetan eta landetxeetan ustez egin behar ziren jaien inguruan.

Erkorekak azaldu duenez, Ertzaintzak txertoak eramateko diseinatutako segurtasun- eta zaintza-dispositibo zorrotz batean parte hartuko du, izan ere, igandean egoitzetan emango duten dosi txanda bat helduko da EAEra.

Erkorekak ziurtatu duenez, Jaurlaritzak 240ra murriztu nahi du "gutxienez" 100.000 biztanleko covid-19 kasuen intzidentzia metatua urtarrilerako.

Urtezahar gaua "bereziki aproposa da jende kopuru handientzat, kontrola galtzeko edo birusaren hedapena oztopatzeko ezarritako segurtasun eta higiene mekanismoak bertan behera uzteko".

Hori dela eta, Gabonetako jaiegunetan "egon beharreko" polizia egongo dela esan du, "osasun publikoaren araudia betetzen dela ziurtatzeko, oso garrantzitsua baita".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Txertoak COVID olatu berria