Gizartea -

Koronabirusa

Txertoa jartzeko anbulatoriotik pasatzea eskatzen duten gutun faltsuak agertu dira

Eskutitz faltsuen berri eman du Osasun Sailak. Gutunak Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren logoak ditu.

Txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19arekin lotuta gutun "faltsuak" agertu direla ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Herritarrei anbulatoriotik pasatzea eskatzen diete eskutitzetan, txertoa jartzeko.

Gutun faltsuak Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren logoak ditu. Txertoaren aurreneko dosia jartzeko osasun zentrotik pasatzea eskatzen diete herritarrei. Bigarren dosiaren berri apirilean emango zaiela gaineratzen du mezuak.

Gainera, txertoa "50 urtez gorakoentzat derrigorrezkoa" dela dio gutunak; ondorioz, "osasun zentrora joaten ez baldin badira, agintariei" jakinaraziko dietela ohartarazten dute. Eusko Jaurlaritzak eskutitz "faltsua" dela argi utzi nahi izan du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Albiste faltsuak sare sozialeetan Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea