Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEk koronabirusaren aurkako txertaketari ekin dio berriro

Igandean txertaketa modu sinbolikoan abiatu bazen ere, txertaketa masiboa goizean abiatu da ofizialki Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Txertaketa Gasteizko adinekoen egoitza batean. Argazkia: EFE
Txertaketa igandean abiatu zen, sinbolikoki, EAEn
Txertaketa masiboa hasi da EAEko egoitzetan

1:27

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean modu sinbolikoan lehen txertoak jarri bazituzten ere, gaur hasi da ofizialki modu orokortuan koronabirusaren aurkako txertaketa kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Igandean jarri ziren 450 txerto sinbolikoak alde batera utzita, gaur hasi da txertaketa masiboa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lehenik eta behin, adinekoen egoitzetako egoiliarrak eta langileak eta lehen lerroan lanean ari diren osasun langileak txertatuko dituzte.

Araban, Gasteizko Zadorra adinekoen egoitzako egoiliarrei eta langileei jarriko diete txertoa eta Gipuzkoan, Tolosako Uzturre aukeratu dute. Bestalde, ez dute zehaztu Bizkaian txertaketa non egingo duten.

Txertoak atzo iritsi ziren Pfizerrek Belgikan duen lantegitik Hernaniko Bexen Medical kooperatibara, Foronda bidez.

Gaurtik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) banatuko dituzten covid-19aren aurkako txertoaren 16.000 dosiak Hernaniko Bexen Medical kooperatibak gordeko ditu, Pfizerrek eta BioNTechek garatutako txertoek -70 ºC baino gutxiagoko tenperatura behar dutelako eraginkorrak izateko.

Hernaniko Bexen Medical kooperatibako teknikariek kontrolatuko dute egunero EAEn banatuko diren txertoen egoera, modu egokian desizoztu daitezen.

Bezperan, hurrengo egunean EAEn jarriko diren txertoak desizoztuko dira Hernaniko enpresan, teknikarien zaintzapean. Ondoren, botika banatzailearen esku utziko dute azken horrek 4 eta 5 gradu arteko tenperaturan banatu dezan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Sendagaiak Txertoak azken ordukoa COVID olatu berria