Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboen tasa ia puntu bat jaitsi da Euskadin, eta 6,8an dago

Ospitaleratzeak bere horretan jarraitzen du. Hala ere, atzo zortzi kutsatze gutxiago izan ziren, 362 positibo, hain zuzen.

PCR probak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE.
PCR probak Bilbon
Azken bi asteetan kutsatze tasa bikoiztu egin da

1:10

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin 362 pertsona kutsatu dira covid-19arekin azken orduetan, eta positibotasun tasa puntu bat jaitsi da azken orduetan: % 7,7koa zen larunbatean, eta % 6,8koa igandean; azken 14 egunetan metatutako intzidentzia, berriz, egonkor mantendu da, 239,3 kasurekin, eta ospitaleratutako pazienteak apur bat igo dira, 353ra arte.

Osasun Sailak astelehen honetan argitaratu du abenduaren 29tik eguneratu ez duen azken buletin epidemiologikoa.

Positibotasun tasa bost egunez jarraian igo zen Euskadin eta larunbatean % 7,7ra iritsi zen, baina igandean % 6,8ra jaitsi da 5.324 proba diagnostiko egin ostean, aurreko egunean baino 488 gutxiago.

Atzoko portzentajeak altuenetakoa izaten jarraitzen du azaroaren 23tik.

362 kutsatu berri zenbatu dituzte, larunbatean baino 8 gutxiago, horietatik 188 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 39 Araban. Beste hiru Euskaditik kanpo bizi diren pertsonak dira.

Metatutako intzidentzia tasari dagokionez, azken sei egunetan egonkor egon da, abenduaren 29ko 235,6 kasuen eta urtarrilaren 3ko 239,3 kasuen artean.

Azken orduetako adierazle altuena duen lurraldea Araba da (274,3 kasu igandean), ondoren Gipuzkoa (257,2) eta Bizkaia (212,1) daude.

Oinarrizko ugalketa-kopuruaren (R0) bilakaera, kutsatu batek zenbat pertsona infektatu ditzakeen adierazten duena, ez da hain positiboa; izan ere, azken egunetan gora egin du, duela sei eguneko 0,97tik atzoko 1,13ra.

EAEko ospitaleetan 35 pertsona ospitaleratu dituzte igande honetan covidarekin, aurreko egunean baino zazpi gehiago, eta 78 daude gaixotasun horrekin zainketa intentsiboetako unitateetan, aurreko jardunaldietako kopuruaren oso antzekoa; gela arruntetan ospitaleratuta daudenak 275 pertsona dira.

5.000 biztanletik gorako EAEko bost udalerritan intzidentzia-tasa metatua 500 kasutik gorakoa izan da 14 egunetan; horietatik bi Bizkaian (Arrigorriaga eta Bermeo) eta hiru Gipuzkoan (Aretxabaleta, Beasain eta Lazkao).

Euskadiko intzidentzia epidemiologikoaren bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin-taldeen araberako datuak ageri dira bertan.

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzorde teknikoak astelehen honetan aztertuko ditu datuak, eta, hasiera batean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen kontseilu aholkularia, eboluzioaren arabera indarrean dauden murrizketak aldatuko dituen ala ez erabakiko duena, hilaren 11n bilduko da, data aurreratu daitekeen arren.

Astelehen honetan 15.600 txertoko bigarren sorta bat jaso du Euskadik. Joan den astean jaso zituen beste 15.600 dosiei gehitu behar zaizkie dosi horiek, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Osakidetzak txertoak jartzen jarraituko du aste honetan adinekoen egoitzetan, bai langile soziosanitarioei, bai zentro horietan bizi diren pertsonei.

Nafarroan, berriz, 88 positibo berri atzeman dituzte eta positibotasun tasa % 10,6koa da. Igande honetan ez da ospitaleratzerik izan, ezta heriotzarik ere, baina aurreko egunetan bi pertsona hil zirela jakinarazi dute.

Egoitzen egoera

Bizkaiko adinekoen egoitzetako bi erabiltzaile hil dira azken orduetan covid-19aren ondorioz, eta, guztira, 133 pertsona hil dira zentro horietan pandemiaren bigarren olatuan.

Bizkaiko Foru Aldundiak zabaldutako datuen arabera, Bizkaiko egoitza-sareak (154 zentro, 10.748 plazarekin) positibo emandako 143 erabiltzaile zituen atzo, duela bi egun baino bederatzi gehiago. Covid-19arekin ospitaleratutako erabiltzaileak 30 dira, zortzi gehiago.

Gainera, positibo eman duten langileen kopurua 125era igo da, duela bi egun baino zortzi gehiago, eta isolamenduan dauden langileen kopurua, covid-19aren baieztapenik gabe, 88koa da, 11 gutxiago.

Gipuzkoan, positibo berri batek 89ra igo ditu kasuak foru sareko egoitzetan. Bestalde, azken orduetan ez da inor hil eta sei pertsona sendatu dira.

Foru Aldundiak jakitera eman duenez, oraindik kaltetutako 28 adineko daude Aldundiak pandemiarako dituen erreferentziazko zentroetan, Eibarren eta Ordizian.

Bigarren olatua hasi zenetik, abuztuan, 546 adineko berreskuratu dira guztira, eta 139 hil egin dira.

Espainiak 30.579 kasu berri erregistratu ditu ostegunetik

Osasun Ministerioak 30.579 kasu berri jakinarazi ditu astelehen honetan, abenduaren 31ko 10.217 kutsatzeekin alderatuta (azken egun horretan argitaratu ziren intzidentziaren datu orokorrak). Horrek esan nahi du kutsatutakoen kopurua 1.958.844ra igo dela pandemia hasi zenetik. Azken 24 orduetan 4.420 pertsonari diagnostikatu diete koronabirusa.

Era berean, Espainian azken 14 egunetan kutsatutakoen batez besteko intzidentzia zertxobait murriztu da: 272,22 kasu 100.000 biztanleko.

Covid-19ak hildakoen inguruan, Salvador Illak zuzentzen duen departamentuak 241 hildako gehiago jakinarazi ditu astelehen honetan. Hori dela eta, Espainian 51.078 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Frente a las noticias falsas, haz caso solo a fuentes oficiales. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda, la manera más eficaz para prevenir la propagación del covid-19 es el lavado de manos. Las mascarillas son obligatorias en la CAV desde el 16 de julio, y en Navarra desde el 17 de julio. En Iparralde es obligatoria en espacios públicos cerrados, transporte público y en los municipios y ciudades más importantes.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak