Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Aretxabaleta, Arrigorriaga, Beasain, Bermeo eta Lazkao eremu gorrian daude

Arrasatek eta Azpeitiak gune latzenetik ateratzea lortu badute ere, Bermeo eta Lazkao sartu dira haien ordez, eta, beraz, bost dira oraindik ere eremu gorrian dauden udalerriak.

Argazkia: eitb.eus
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur-gaurkoz bost udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Aretxabaleta, Arrigorriaga, Beasain, Bermeo eta Lazkao eremu latzenean daude

Gipuzkoan, Aretxabaletak, Beasain eta Lazkaon dituzte datu okerrenak.

Eremu laranjan daude Arrasate, Azpeitia, Errenteria, Legazpi, Oñati eta Ordizia.

Andoain, Azkoitia, Astigarraga, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira. 

Eremu berdean daude, ostera, Urnieta eta Usurbil.

Bizkaian, Arrigorriagak eremu gorrian jarraitzen du, eta Bermeo batu zaio azken orduetan.

Bigarren mailan daude Abanto-Zierbena, Lekeitio eta Ondarroa.

Abadiño, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza eremu horian daude. 

Balmaseda eta Gorliz eremu berdean daude.

Arabako datuei dagokienez, Agurain eta Gasteiz daude eremu laranjan.

Amurriok eta Laudiok, berriz, kolore horia dute.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea