Gizartea -

HERIOTZAK ESPETXEAN

Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, 2020ko seigarrena

Joan den abenduaren 25ean gertatu zen. Salhaketak salatu duenez, horrelako heriotzetan espetxeetako agintariek oraindik ez dituzte heriotzaren nondik norakoak argitzen.

Zaballako espetxea. EiTBren artxiboko irudia.
Zaballako espetxea.
Zaballako espetxea. EiTBren artxiboko irudia.

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salhaketak, presoen aldeko elkarteak, Zaballako espetxean preso bat hil dela salatu du, 2020ko seigarren heriotza Arabako espetxe horretan.

50 urteko presoaren heriotza abenduaren 25ean gertatu zen, elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, eta horrelako heriotzetan espetxeetako agintariek heriotzaren nondik norakoak argitu gabe jarraitzen dutela salatu du.

Hala eta guztiz ere, Salhaketak esan du kartzela barruan gertatzen dena agerian uzten jarraituko duela, nahiz eta koronabirusaren pandemiak asko zailtzen duen espetxeekin komunikazioa "eta zailagoa da erasoak publiko egitea".

Hilabete asko dira presoak "erabat isolatuta" daudela pandemiaren ondorioz, eta ez dute harreman zuzenik senideekin, ezta babeseko pertsonekin ere, Salhaketak baieztatu duenez. Hala, elkarretaratzea deitu du urtarrilaren 12rako, Gasteizen, heriotza berri hori salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Presoak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Espetxe politika Añanako Kuadrilla