Gizartea -

KORONABIRUSA

Errege egunean kontuan hartu beharreko covid-19aren aurkako neurriak EAEn

Gehienez sei lagun elkartu ahalko dira eta konfinamendu perimetralak indarrean jarraituko du.

Durango. Irudia: EFE
Durango
Durango. Irudia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauek dira Eusko Jaurlaritzak asteazken honetarako, urtarrilaren 6rako, Errege egunari begira ezarritako neurri murriztaileak:

Jaiegunez zabaltzeko aukera duten dendak  09:00etatik aurrera irekiko dira. Baimendutako edukierari dagokionez, egungo neurriak mantenduko dira.

Era berean, familia arteko topaketetan gehienez sei pertsona egon ahalko dira, eta EAEko konfinamendu perimetralak indarrean jarraituko du.

Azkenik, etxeratze-agindua 22:00etan aplikatuko da, gainerako egunetan bezala.

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 12an jarri zituen indarrean Gabonetarako neurriak, eta urtarrilaren 11n berrikusiko dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Tabernak Merkataritza Koronabirusa Bigarren alarma-egoeraren amaiera LABI bilera gaur